Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/05/25
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez telefono bidezko komunikazio-zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Besterengarritzat jotzea eta enkante irekiaren bidez besterentzea: Arrasateko Hondarribia kaleko 12 zenbakiko familia bakarreko etxebizitza.
  • Herri jabaritik desatxikitzea Urnietan GI-131 errepidearen Saihesbidea egiteko Proiektuaren partzelarioko 209 zk. partzela.
  • Gastua baimentzea: Avanza Bidaiak Euskadi S.A. eta Compañía del Tranvia de San Sebastián a Tolosa SA enpresekin hitzartutako hileko ordainketei aurre egiteko 2021eko lehen seihilekoan emakida-zerbitzu berriak martxan jarri arte.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kreditua sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentziak egitea eta konpromiso kredituen transferentziak egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Oiartzunen, GI-3632 errepideko 0,635 eta 0,675 KP-en artean oin-horma egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen dirulaguntzen oinarri arautzaileak, kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia, eta indusketa eta ikerketa arkeologikoetarako dirulaguntzen 2021-2022ko deialdia onartzea.
  • Toki-erakundeentzako kirol arloko dirulaguntzen oinarri araultzaile espezifikoak (A lerroa) eta 2021eko deialdia onartzea.
  • "Consorcio Palacio Miramar / Miramar Jauregia Partzuergoa"ren estatutuak aldatzea eta ordezkariak izendatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko lankidetzarako hitzarmena onartzea: funts museografikoak kudeatzeko, informazioa trukatzeko eta EMSIME aplikazioaren ustiapen bateratua ezartzeko.
  

1776