Diputatuen kontseiluak 2021eko urriaren 26ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko urriaren 26ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/10/26
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jarduketetarako emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakundeei zuzendutakoak (aldez aurreko tramitazioa).
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea kontratazio espediente hau: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez motordun ibilgailuen aseguruak kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
- Onestea Castellóko Probintzia Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, teknologia eta ezagutza transferitzeko, gardentasunaren eta kontuak ematearen mesedetan.
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen eta lan kontratupeko langileen lanpostu zerrenda.
- Berraztertze errekurtso hau ebaztea: herrilanetako erdi mailako teknikarien zortzi plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia eta oinarriak onartzeko 2021eko ekainaren 22ko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Berraztertze errekurtso hau ebaztea: kiroletako erdi mailako teknikarien bost plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia eta oinarriak onartzeko 2021eko ekainaren 22ko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Berraztertze errekurtso hau ebaztea: lan arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikarien bi plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia eta oinarriak onartzeko 2021eko ekainaren 22ko erabakiaren aurka jarritakoa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Oarsoaldea SA eskualdeko garapen agentziari Enpresa Bidelagun 2020 proiektua finantzatzeko.
- Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko programaren diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituen 2021eko irailaren 7ko erabakia aldatzea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastua baimentzea eta xedatzea Gestión de Estaciones de Autobuses Atotxa SLU enpresaren alde Donostiako autobus geltokiko zerbitzuak nahitaez emateagatik 2021ean ordaintzeke dauden tasen ordainketari aurre egiteko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Obra hauen kontratazio espedientea onestea: GI-20 Donostiako Saihesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusikoak.
- Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onestea: GI-20 Donostiako Saihesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusiaren obren zuzendaritzari laguntza teknikoa.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: desgaitasunaren balorazioak egiteko eta mendekotasuna baloratzeko eskatzaileei buruzko informazioa lortzeko beharrezkoak diren irizpen mediko eta psikologikoak egiteko laguntza teknikoko zerbitzua.
- Akatsak zuzentzea, 2021eko irailaren 7ko erabaki honen II. eta III. eranskinetan: babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei, gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala eskaintzeko hainbat entitaterekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak aldatzekoa.
1909