Diputatuen kontseiluak 2021eko urtarrilaren 26ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko urtarrilaren 26ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/01/26
DIPUTATU NAGUSIA
- Etorkizuna Eraikizeko Proiektuen Bulegoko kide izendatzea.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko plantillako karrerako funtzionario izendatzea garbikuntza-jantokiko langileak, balio anitzeko laguntzaileak, ingurumeneko langileak eta sukaldari laguntzaileak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei eta lan kontratupeko langileei gordetako lanpostuen zerrenda aldatzea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- 3/2021 Foru Dekretua, urtarrilaren 26koa, Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- Gobernantza Departamentutik desatxikitzea eta Gizarte Politiketako Departamentuari atxikitzea ondasun higiezin hau: Donostiako Ategorrieta hiribideko 79. zenbakian dagoen Parke Mugikorra eta Etxebizitzak izeneko eraikinaren bigarren solairua, desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzaz hornitutako etxebizitzak izan daitezen.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ondare erantzukizuneko espedientea ebaztea.
- Errekurtsoa jartzea Justizia Ministerioaren Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoko Zuzendaritza Nagusian Azpeitiko Jabetzaren Erregistratzaileak eginiko kalifikazioaren kontra.
- Errekurtsoa jartzea Justizia Ministerioaren Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoko Zuzendaritza Nagusian Donostiako 1. zenbakiko Jabetzaren Erregistratzaileak eginiko kalifikazioaren kontra.
1742