Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 8ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 8ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/11/08
DIPUTATU NAGUSIA
- 17/2022 Foru Dekretua, azaroaren 8koa, Diputatu Nagusiaren Alorraren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urriaren 20ko 14/2020 Foru Dekretua aldatzekoa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan Foru Aldundiari egiten dioten kudeaketa-gomendioa formalizatzeko Gipuzkoako toki-erakunde interesdunekin sinatu beharreko hitzarmen eredua onestea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien igoera gehigarria.
- Bat egitea 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programarekin.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Fundación HAZI Fundazioari egin beharreko mandatu hau onestea: "Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari zuzendutako zerbitzu informatikoak eta aholkularitza teknikoa" proiektua gauzatzekoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 3/2022 Foru Dekretu-Araua, azaroaren 8koa, Gipuzkoako toki entitateek aurrekontuen egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan 2023an aplikatu beharreko arau fiskalak eteteari buruzkoa.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea honako kontratu administratibo hau: Lazkaon (Txindoki) gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakida.
- Aldatzea honako kontratu administratibo hau: Zumaian (Otezuri) gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakida.
3058