Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 21eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 21eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/06/21
DIPUTATU NAGUSIA
- Onestea II. Aniztasuneko Foru Plana. Eskubide Berdintasuna.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzeko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bidez itzulpen, postedizio eta interpretazio zerbitzuak kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.
- Suntsiaraztea Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez bulegoko materialen hornidura kontratatzeko esparru akordioaren 1. sorta eta akordio horretan oinarritutako kontratua.
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.
- Obra eta proiektuetako hamabi teknikari laguntzaile karrerako funtzionario izendatzea.
- Hiru artxibo eta zerbitzu orokorreko ofizial karrerako funtzionario izendatzea.
- Ogasuneko goi mailako hogeita zazpi teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
- Ogasuneko erdi mailako hogeita bat teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
- Hamaika zerga agente praktiketako funtzionario izendatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programakoak
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garraio Publikoa kudeatzeko Lurraldebus Guneko eragiketa eta erabiltzaileen arretarako zerbitzuak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Zerbitzu kontratu hau aldatzea: Laguntza teknikoa Astigarragan GI-2132 errepidea 27. poligonoarekin lotzeko proiektuko obretan (2-NC-108/2017-DO-2LIC).
- Proiektuaren eguneraketa eta kontratazio espediente hau onestea: N-636 errepidea 34,100 kp-tik Kanpanzarreko Bizkaiko mugaraino zabaltzeko eta hobetzeko proiektuko lanak. Aurrekontu eguneratua.
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Hondarribian, GI-636 errepideko 2,340 kp-an dagoen fabrika-obra sendotzeko.
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: GI-2630 errepideko 20,0100 eta 23,0474 kp-en artean zoruaren egitura birgaitzea.
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: N-636 errepideko 30,060 eta 33,163 kp-en artean zoruaren egitura birgaitzea.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Etxean programako laguntza-produktu berreskuragarrien hornidura kontratatzeko esparru akordio bat egiteko.
- Casa Hermanas Hospitalarias Aita Menni entitatearekin sinatutako kontratu-programa hau aldatzea: gaixotasun mentala duten pertsonentzako laguntzadun etxebizitza zerbitzua (I. eranskina: zentroak, zerbitzuak eta kokapena; II. eranskina: langile zerrenda; III.2. eranskina: araubide ekonomikoa).
- Donostiako Fundación Goyeneche entitatearekin sinatutako kontratu-programa hau aldatzea: desgaitasuna duten pertsonen parte-hartze aktiboa bultzatzeko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
- Desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala emateko hainbat erakunde laguntzailerekin sinatutako kontratuen prezio berriak onestea.
- Desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala emateko hainbat erakunde laguntzailerekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen eta kontratu-programen tarifa berriak onestea.
2054