Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2022ko martxoaren 1eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko martxoaren 1eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/03/01
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 4/2022 Foru Dekretua, martxoaren 1ekoa, Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako zuzendari nagusia izendatzekoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Elisa kitak erosteko behi-aziendaren osasun-planerako, abeltzaintzako gainerako aziendei eragiten dieten beste patologia batzuen kontrol eta saneamendu-kanpainetarako eta kontrol ofizialeko analisietarako.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusiko aplikazioen garapena" izeneko proiektuarena.
  • IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Modernizazioa, digitalizazioa eta plataforma teknologikoen berriztatzea" izeneko proiektuarena.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Ogasun eta Finantza Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Lasarten N-I errepideko 451,820 eta 452,275 kp-en artean euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko proiektuaren 1. proiektu aldatua.
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Lasarten N-I errepideko 451,820 eta 452,275 kp-en artean euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko proiektuaren 1. proiektu aldatua.
  • Zerbitzuen kontratu hau aldatzea: Belabieta tuneleko (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren proiektu berrikusiaren obrak zuzentzeko laguntza teknikoa. Iruñerako hodia.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2022ko deialdia onestea: kultur ondarea zaharberritu eta sendotzekoak.
  

1804