Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/03/22
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektuen programakoak.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Bidasoako Garapen Agentzia SAri: jasangarritasun energetikoaren arloan eskualdeko plangintzak eta ekintzak bultzatzeko (2022-2023).
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Urola Kostako Udal Elkarteari: jasangarritasun energetikoaren arloan eskualdeko plangintzak eta ekintzak bultzatzeko (2022-2023).
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Euskal Herriko Unibertsitateari (Zientzia eta Teknologia Fakultateari): Gipuzkoako kostaldean alga toxiko bentonikoen jarraipena egiteko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • "Frantziako Tourraren Irteera Handia -Euskadi 2023" ekitaldia antolatzeko lankidetza-hitzarmenari atxikitzea eta Bilbao Ekintza EPEL entitateari dirulaguntza izenduna ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearekin sinatutako lankidetza-hitzarmen honen aldaketa onestea: NBEF eta LGNEF Europako fondoen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketaren inguruko jarduerak eskuordetzekoa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: "Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna".
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak eta 2022ko deialdia onestea: Smart Mobility Industry programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresen eraldaketa digitalerako Gipuzkoa Digitala programakoak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 8/2022 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2022. urterako ezartzen dituena.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Ordainketa kredituaren transferentziak eta konpromiso kredituen transferentziak egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: N-636 errepidea 34,100 KPtik Kanpanzarreko Bizkaiko mugaraino zabaltzeko eta hobetzekoa.
  • Oiartzunen, GI-3632 errepideko 0,635 eta 0,675 KPen artean, oin-horma egiteko proiektua gauzatzeko obra-kontratuaren likidazioa onestea.
  • Zerbitzuen kontratu hau aldatzea: Astigarragan GI-2132 errepidea 27. poligonoarekin lotzeko proiektuko obretan laguntza teknikoa.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Sari hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Emakumeok Mugimenduan.
  

2021