Diputatuen kontseiluak 2022ko urtarrilaren 11ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko urtarrilaren 11ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/01/11
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda: behin betiko balorazioa ematea zenbait lanposturi.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- 1/2022 Foru Dekretua, urtarrilaren 11koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2021eko abenduaren 29ko Akordioa onesten duena. Akordio horren bidez Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Lurralde Historikoak adostu dute uztailaren 30eko 5/1987 Lege organikoaren xedapen gehigarriak aipatzen duen hitzarmenean aurreikusitako ahalmenak baliatzeari atxikitako giza baliabideak, aurrekontukoak eta ondarekoak eskualdatzea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: TicketBAI sistemari buruzko publizitate kanpainentzako agentzia baten zerbitzuak.
- Konpromiso kreditua sortzea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
1782