Diputatuen kontseiluak 2022ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/07/26
DIPUTATU NAGUSIA
- Onestea "Plan Estrategikoa 2020-2023" eguneratua.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Lankidetza hitzarmen hau onestea: Añarbeko Uren Mankomunitatearekin sinatu beharrekoa, Urnietan azpiegitura hidraulikoko obrak egiteko.
- Kontratazio espediente hau onestea: ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko obrak.
- Kontratazio espediente hau onestea: autokontsumo kolektiborako udal eraikinetan eguzki instalazio fotoboltaikoak egiteko obrak, eta horiei lotutako energia-komunitateak eratzeko eta kudeatzeko lanak.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Tecnalia Research & Innovation fundazioari Mubil Poloan eraikin berria eraikitzeak eragindako inbertsioak finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean MU Enpresagintza S.Coop entitateari, Gaztenek Berri programa garatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Orioko Udalari Frantziako Tourraren 110. edizioaren bigarren etapa igaroko den Orioko Benta Bidea asfaltatzeko obrak egiteko eta seinaletika horizontala egikaritzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoa Quantum programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onestea: landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka kontrol biologikoko organismoen (KBO), feromonen eta baliabide fisikoen erabilera sustatzekoak.
- Aldatzea enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza eta tutoretza emateko dirulaguntzen oinarri arautzaile bereziak eta 2022ko deialdia.
- Kontratazio espediente hau onestea: HUB Gipuzkoa-Turismoa turismo bulegoaren bidez garatuko diren arreta turistikoko zerbitzuen eta Gipuzkoako turismo-helmuga kudeatzeko eta dinamizatzeko zerbitzuena.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Elgoibarko Udalak egin duen doako lagapen hau: Elgoibarko Urazandi kaleko 1. zenbakiko orubearen ehuneko 80,75eko partaidetza zatiezinarena.
- Behin betiko onestea Soraluze-Placencia de las Armas-eko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 1. aldaketa, honako eremu hauetarako ezarrita dagoen hirigintza-araubideari buruzkoa: «14.Olaldea» eta «23.Atxuri-Errebal» eremuak, eta «21.Errekalde Behekoa» eremuko «21.1.Txurruka» azpieremua.
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari eskatzea MUGI sistemaren tarifetan ehuneko berrogeita hamarreko deskontua onar dezala, 2022ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Lurraldebusen lineetan aplikatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arau Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2021eko Kontu Orokorra onartzen duena.
- Berri ematea: Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak 2023ko ekitaldiko emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.
- Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen transferentzia Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia eta konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea) Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako errepideetan eta bizikleta bideetan instalazio elektrikoak eta ekipamendu adimendunak sistematikoki mantentzeko eragiketak egiteko zerbitzuena.
- Onestea CEIT zentro teknologikoa elkartearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, Living Lab bat ezartzeko Gipuzkoan mugikortasun autonomoaren eta konektatuaren inguruan, lankidetza korridore bat garatzeko foru sareko zenbait errepidetan.
- Atzera egitea Deban N-634 errepideko (38,350 eta 40,560 KPen artean) zoruaren egitura birgaitzeko proiektuko (gakoa: 6-RF-34/2022) kontratuaren adjudikazio prozeduran.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Atzera egitea Etxetek programa kudeatzeko Gizarte Politiketako Departamentuari laguntza teknikoa emateko zerbitzuaren (laguntza produktuak) kontratazio espedientean; eta espediente berria onestea.
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Eibarko Egogain zentroko bosgarren solairuko ekialdean adinekoentzako arreta integraleko modulu bat egokitzeko lanak.
- Aldatzea Atzegi, Aita Menni eta Aspacerekin sinatutako kontratu-programak eta Agifesekin sinatutako lankidetza hitzarmena, mendekotasunari eta desgaitasunari arreta emateko zerbitzuak zabaltzeko, etxebizitzetan eta eguneko zentroetan egoitza-plaza berriak itunduz.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen 2022. urteko Plana.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak onestea: Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak kudeatzen dituen bekak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean Next Generation funtsen bidez jasotakoak.
2028