Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko abenduaren 19ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko abenduaren 19ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/12/19
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA                                                                                           

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei zuzendutakoak, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jardueretarako. Aldez aurreko tramitazioa.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA                                                                                        

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, SAU entitateari hiri-hondakinak kudeatzeko azpiegiturak finantzatzeko kontratuen interes-arriskua estaltzeko kontratua bertan behera uzteko.

ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Donostiako Txara 1 zentroan adineko pertsonentzako egoitza zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Baliozkotzea azaroaren 8ko 625/2023 Foru Agindua, larrialdiko izapidetzearen bidez Zabalduz, Koop. Elk. entitatearekin kontratatzea ebazten duena. denbora mugatuan,  Orioko Txurruka aterpetxean larrialdiko egoitza-harrerako zerbitzua babesgabetasun-egoeran dauden adingabeentzat.
  • Kontratu hau aldatzea: Donostiako Elizaran zentroan eguneko zentroaren, laguntzadun etxebizitzen eta tutoretzapeko apartamentuen zerbitzuak gauzatzeko.
  • Aldatzea esku hartze sozialaren eremuan zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat entitatekin sinatutako programa-kontratu eta lankidetza hitzarmenak: III. eranskina (erregimen ekonomikoa).
  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Pasaian desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentrorako lokala egokitzeko. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Azkoitin adineko pertsonentzako eguneko zentroa egokitzeko.
  • Desgaitasuna dutenentzako arretaren sektorean zerbitzuak emateko sinatutako kontratuen prezioen eguneratzea.
  • Esku-hartze Sozialaren sektorean zerbitzuak emateko sinatutako kontratuen prezioen eguneratzea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 57/2023 Foru Dekretua, abenduaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita 10/2022 Foru Dekretua, maiatzaren 3koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Sektore Publikoaren Etika Instituzionalaren Batzordearen antolaketa, prozedura eta funtzionamendurako arauak ezartzen dituena.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bidez automozioko erregaiak biltegira hornitzeko esparru akordioa.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoaren hego ekialdean sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta osoko zentro gisa erabiltzeko hirugarren sektoreko erabilerarako lokal bat erosteko.
  • Onestea Donostiako Pasai San Pedro hiribideko 13. zenbakian dagoen "Lantegi Okupazionalak" (lehengo Bidebieta Zerrategia) izeneko higiezinaren doako erabilera-lagapena Donostiako Udalaren alde.
  • Buenos Aires izeneko hiri-finkatik 31,72 m2-ko lurzati bat banantzea, bereizitako lur-zati horren besterengarritasuna formalki deklaratzea eta Donostiako Udalaren alde salerosketa bidez eskualdatzea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kredituen gaikuntza sortzea Uliazpi Foru Organismo Autonomoan.
  • Konpromiso kredituak sortzea, konpromiso kredituen transferentzia eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Gastu gehigarria baimentzea Gipuzkoako abeltzaintza sektorean Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoarengatiko (GHE) aparteko dirulaguntzen 2023ko deialdiari aurre egiteko.
  

562