Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 20ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 20ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/06/20
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Ogasuneko erdi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
- Euskararen sustapeneko erdi mailako hiru teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
- Zazpi erdi mailako teknikari informatiko karrerako funtzionario izendatzea.
- Bi lan arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
- Hamalau kudeaketa ekonomikoko erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
- Hiru erizain praktiketako funtzionario izendatzea.
- Hamaika goi mailako teknikari ekonomialari praktiketako funtzionario izendatzea.
- Bost kiroletako erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan hildako animalien gorpuak eta hondarrak jasotzea eta horiek tratatzeko eta kudeatzeko baimendutako planta batera garraiatzeko zerbitzua.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea
- Konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko errepideetako neguko bidezaintzarako urgarrien hornidura.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación de Esclerosis Múltiple de Gipuzkoa "ADEMGI" entitateari erakundearekin sinatutako hitzarmenean zerbitzu berriak sartzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Teléfono de la Esperanza de Gipuzkoa/Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa entitateari erakundearekin sinatutako hitzarmenean zerbitzu berriak sartzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación Intercultural Kolore Guztiak entitateari erakundearekin sinatutako hitzarmenean zerbitzu berriak sartzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Osasuna Bultzatzeko Elkartea-Bizikletaz Adinik Ez erakundeari, trizikloetan paseoak emateko programarako.
- Aldatzea Zabalduz Koop. Elkartearekin sinatutako kontratu-programa bazterkeria eta marjinazio egoeran dauden pertsonei arreta zerbitzuak emateko: I. (zentroak, zerbitzuak eta kokapena) II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak.
- Aldatzea Emaús Fundación Social entitatearekin sinatutako kontratu-programa bazterkeria eta marjinazio egoeran dauden pertsonei arreta zerbitzuak emateko: II. (langileen zerrenda) III. (araubide ekonomikoa) eta V. (zerbitzuak zehaztea) eranskinak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko Lankidetza Hitzarmena onestea: Donejakue Bideari atxikitako "Iriarte Erdiko Etxea" kultura interesako ondasuna mantentzeko eta erabilera turistikorako birgaitzeko Proiektu Jasangarria gauzatzeko.
- Espainiako eskubaloi Federazioarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea: 2024ko Erreginaren Kopa eta emakumezkoen minikoparen azken fasea antolatzeko.
- Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Oñatin kokatutako Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, eraginkortasun energetikoa hobetzeko instalazioen eraberritzeko obrak.
1030