Diputatuen kontseiluak 2023ko maiatzaren 2ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko maiatzaren 2ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/05/02
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: kostaldeko udalentzako Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriaren Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Etxebizitza ez den beste erabilera baterako errentamendu kontratu hau aldatzea: Donostiako Fermín Calbetón kaleko 19. zenbakian dagoen eraikinari buruzkoa.
- Onestea Ama Xantalen Egoitzari dagokion higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Irungo Udalak egindakoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 9/2023 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, Gipuzkoako toki entitateen kontabilitatearen arau esparrua ezartzen duen abenduaren 15eko 86/2015 Foru Dekretua aldatzen duena.
- Baimena ematea SEED GIPUZKOA, SCR SA arrisku kapitaleko sozietatearen diruzkoa ez den kapital-gehikuntzaren akzioak harpidetzeko.
- Konpromiso kredituak sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sareko arrisku geoteknikoen ebaluazio eta kudeaketa integratuaren zerbitzuena.
- Proiektu hau onestea: Hondarribiko GI-636 errepideko 12,340 KPan dagoen fabrika-obra sendotzeko 1. Proiektu aldatua.
- Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Hondarribiko GI-636 errepideko 12,340 KPan dagoen fabrika-obra sendotzeko 1. Proiektu aldatua.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko programak emateko sinatutako kontratu-programa hauek: Arrats Elkartearekin sinatutakoa: I. (zentroa, zerbitzuak eta kokapena), II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak; Kalexka erakundearekin sinatutakoa: II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak eta Peñascal S Coop erakundearekin sinatutakoa: II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak.
- Aldatzea Babesten Gipuzkoa, SL entitatearekin sinatutako kontratu-programa adingabeentzat egoitza zentroen zerbitzuak emateko: I. (zentroak, zerbitzuak eta kokalekua), II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak.
- Arrasateko San Juan de Dios Ospitalarekin sinatutako kontratu-programa suntsiaraztea eta kontratu-programa berria onestea, gizarte bazterketa egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
1963