Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 31ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 31ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/10/31
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: emakumeen elkartegintza sustatzeko eta partaidetza soziala bultzatzeko emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakundeei zuzendutakoak. Aldez aurreko tramitazioa.

ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Uba, Igeldo eta Matsariako egoitza baliabideen egoitza harrerako zerbitzua, gizarte babesik gabeko adingabeentzat. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Emaus Gizarte Fundazioarekin sinatu beharreko kontratu-programa, gizarteratze zerbitzuak eskaintzeko Zarautzen.
  • Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuak baimendutako, xedatutako eta agindutako gastuak baliozkotzea, egindako zerbitzu-prestazioen esparruan.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, Lurralde Historikoetako eremu mugakideetan suteen prebentzio, su itzalketa eta salbamendu zerbitzuen mobilizazioa eta esku hartzea koordinatzeari buruzkoa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda aldatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastu gehigarria baimentzea Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareari laguntzeko programaren I+G proiektuetarako laguntzei dagokien lerro bati aurre egiteko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2024-2027 urte anitzeko aurrekontu eszenatokia. Berri ematea.
  • Foru Arau Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2024. urterako Aurrekontu Orokorrak onesten dituena.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Deban, N-634 errepideko 40,700 eta 40,750 KPen artean dagoen betelanaren lerradura egonkortzea.
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Deban, N-634 errepideko 40,700 eta 40,750 KPen artean dagoen betelanaren lerradura egonkortzea. Aldez aurreko tramitazioa.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East (UNRWA) entitateari, Gazan kaltetutako herritarren premia humanitarioei erantzuteko.
  

958