Diputatuen kontseiluak 2024ko abenduaren 17ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko abenduaren 17ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/12/17
![Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea](/documents/20933/923568/Jauregia.jpg/e18c0cfc-cbed-90f0-cde4-f132879a247a?t=1613481372000)
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Kontratazio espediente hau onestea: komunikazio instituzionaleko estrategian aholkularitza zerbitzuak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenetan eta jardueretan oinarrituta Gipuzkoako gizarteari zuzendutako kanpainen sormena eta ekoizpenen zerbitzuak Aldez aurreko tramitazioa.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea K2000 SAU entitateari Nor da Ruper Ordorika dokumentala produzitzeko gastuetan laguntzeko.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Aldatzea Uraren Euskal Agentziarekin eta Andoaingo Udalarekin sinatutako hitzarmena Andoainen Ziako errekastoaren saneamendu-proiektuaren obrak egiteko.
- Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa entitatearen alde ezohiko ekarpena egitea bateria birziklatuetako materialen karakterizazio-laborategiko ekipamenduaren erosketa finantzatzeko.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Baliozkotzea urriaren 24ko 628/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baitira 4.1, 12 eta 18 oinarri arautzaile orokorrak eta deialdiaren III. eranskina, berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planaren (BEEP) barruan gizarte-berrikuntzako proiektuei dirulaguntzak emateko.
- Aldatzea Hurkoa Fundazioarekin eta Gertuan fundazioarekin sinatutako programa-kontratuak: III. eranskina (araubide ekonomikoa).
- 2024-2030 Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuetako Mapa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- 58/2024 Foru Dekretua, abenduaren 17koa, Donostia udalerrian Igeldoko toki-entitate txikia eratzekoa.
- Onestea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuari dagokion Enplegu Publikoa Antolatzeko Plana eta plan hori gauzatzearen ondoriozko funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrendaren aldaketa.
- Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
- Ogasuneko goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
- Hogei zaintzaile karrerako funtzionario izendatzea.
- Hogeita hamabi administrari karrerako funtzionario izendatzea.
- Hamabost garbikuntza-jantokiko langile karrerako funtzionario izendatzea.
- Onestea Pasaiako Portu Agintaritzarekin hitzarmena luzatzeko gehigarriaren behin betiko testua, zeinaren bidez suteak eta beste ezbehar batzuk prebenitzeko eta horietan esku hartzeko irizpideak eta prozedura ezartzen den portu-eremuaren barruan.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: ZU.08 Eskuzaitzeta HE eremuan (Donostia) Mubil poloaren bulego-eraikin berriari dagozkion proiektuak eta beste azterlan tekniko osagarri batzuk idazteko eta obrak zuzentzeko zerbitzuak.
- Diru ekarpena egitea Biozientziak Fundazioari haren helburu zabalagoari aurre egiteko.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Ebaztea 2024ko urriaren 1eko erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa: zigorra ezartzen ziona UTE LURRALDEBUS DFGri.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 1/2024 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 17koa, 2024 urterako zenbait zerga neurri onesten dituena.
- Adostasuna ematea SEED GIPUZKOA S.C.R. SA arrisku kapitaleko sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
- Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Jasangarritasun Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentziak Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Belabietako tunelaren (A-15 Autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Zuzentaraua) proiektuaren 2. separataren proiektu berrikusia. Donostiarako hodia.
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onesta: Belabietako tunelaren (A-15 Autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Zuzentaraua) proiektuaren 2. separataren proiektu berrikusia. Donostiarako hodia. Aldez aurreko tramitazioa.
- Kontratazio espedientea hau onesta: Belabietako tunelaren (A-15 Autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Zuzentaraua) proiektuaren 2. separataren proiektu berrikusiaren obrak zuzentzeko eta aldatutako proiektuak idazteko laguntza teknikoa. Donostiarako hodia. Aldez aurreko tramitazioa.
- Proiektu hau onestea: Zarauzko GI-2633 errepideko 2,455 eta 2,610 KPen arteko betelanean lerradura izandako gunea egonkortzeko proiektua. Aurrekontu eguneratua.
- Kontratazio espediente hau onestea: Zarauzko GI-2633 errepideko 2,455 eta 2,610 KPen arteko betelanean lerradura izandako gunea egonkortzeko Proiektuaren obrak. Aurrekontu eguneratua. Aldez aurreko tramitazioa.
- Proiektu hau onestea: Ordizian, N-I errepideko 421,820 eta 422,160 KPen artean, pantaila akustikoak jartzeko.
- Kontratazio espediente hau onestea: Ordizian, N-I errepideko 421,820 eta 422,160 KPen artean, pantaila akustikoak jartzeko proiektuaren obrak. Aldez aurreko tramitazioa.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea AFEDEGI Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteari Gipuzkoako kirol federazioei laguntza emateko.
- Deba ibaiaren gaineko zubia birgaitzeko exekuzio proiektuaren obrak gauzatzeko kontratatuaren behin betiko likidazioa onestea.
6189