Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 9ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 9ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/04/09
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako programetakoak.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri araultzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako programakoak.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko egiturazko suteetarako esku hartzeko babes-jantzien hornidura.
  • Handitzea, plaza bat gehiagorekin, 2022ko uztailaren 5eko erabakiaren bidez deitutako basozainen lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuko plaza kopurua.
  • Ez onartzea 2023ko abenduaren 12ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa: administrarien ehun plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onetsi zuena.
  • Ebaztea 2023ko abenduaren 12ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa: administrarien ehun plaza oposiziolehiaketa bidez betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onetsi zuena.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna dirulaguntza programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoa Quantum programakoak.
  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Smart Mobility Industry programakoak.
  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa programakoak.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea San Juan Egoitza izeneko higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Zumaiako Udalak egindakoa.
  • Onestea Pasai San Pedroko Egoitza izeneko higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Pasaiako Udalak egindakoa.
  • Kontratu hau ez egiteko erabakia: Gipuzkoako Lurralde Historikoko hego-ekialdean sexu-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko 24 orduko zentro gisa erabiliko den hirugarren sektoreko lokal bat eskuratzekoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekin dituen loturetan erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularraren emakida proiektu aldatua onesteko 2023ko azaroaren 28ko erabakiaren aurka Ekialdebus SLk jarritakoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen trasferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituen trasferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen trasferentziak egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea, eta konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen trasferentziak egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideentzako.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Elías Querejeta Zine Eskola - EQZEren kudeaketa zerbitzua.
  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: garapenerako lankidetzarakoak.
  

1708