Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 11ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 11ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/06/11
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Onestea "Gipuzkoa. Ekin, Zaindu, Bizi" marka eta sartzea Korporazio-identitaterako Eskuliburuan.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Villabona-Irura bizikleta eta oinezkoen bidea eraikitzeko (I-3 Ibilbidea: Donostia-Beasain) eta dagokion kontratazio espedientea.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación Centro Tecnológico CEIT entitateari Gipuzkoako Lurralde Historikoan bioekonomia bultzatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Fundación ADINBERRI Fundazioaren estatutuen aldaketa.
  • Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Lasarte-Oriako Atsobakar egoitza-zentroa handitzeko.
  • Kontratazio espediente hau aldatzea: Lasarte-Oriako Atsobakar adinekoentzako egoitza handitzeko exekuzio-proiektua eta beste azterlan tekniko osagarri batzuk idazteko eta obren zuzendaritzaren zerbitzua eramateko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuari laguntza teknikoa emateko zerbitzua, tokiko zaintza-ekosistemen dinamizazioaren, jarraipenaren eta sistematizazioaren koordinazioa hobetzeko eta 2024ko berrikuntza-proiektuak.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Euskal Herriko Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioari 2024an bere ohiko funtzionamendu gastuak eta jarduera iraunkorrek eragindakoak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari, 2024an bere ohiko funtzionamendu gastuak eta jarduera iraunkorrek eragindakoak finantzatzeko.
  • IZFE, SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Administrazio Elektronikoa".
  • Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak amore eman dezan Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren 2023ko abenduaren 20ko 37480 Ebazpenaren aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako 73/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 2023ko azaroaren 28ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebaztea: Bidasoa Beherea eta Oarsoaldea eskualdeetako eta Donostiarekiko lotuneetako erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio erregularraren zerbitzu publikoaren emakidaren Proiektu aldatua.
  • 2023ko azaroaren 28ko erabakiaren aurka aurkeztutako aurretiazko errekerimendua ebaztea: Bidasoa Beherea eta Oarsoaldea eskualdeetako eta Donostiarekiko lotuneetako erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio erregularraren zerbitzu publikoaren emakidaren Proiektu aldatua.
  • Bidasoa Beherako eta Oarsoaldeko eskualdeetan eta haien Donostiarekiko lotuneetako erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio erregularraren  zerbitzu publikoaren emakidaren 2. proiektu aldatua onestea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Ogasun eta Finantza Departamentuaren telefono bidezko informazioa, laguntza eta zerbitzuak emateko.
  • Jakinaren gainean geratzea eta berrestea Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko 2021-2027 EGEF programan parte hartzeko aurkeztutako proiektuen hautapena.
  • Ogasun Ministerioko Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren menpe dagoen Europako Funtsetako Zuzendaritza Orokorrak eginiko izendapena onartzea: Foru Aldundia 2021-2027ko Euskadiko EGEF Programaren bitarteko erakunde bezala.
  • Konpromiso kredituaren sorrera Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen trasferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: landa-lurzoruaren lursailak mugatzekoak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Gordailua eta Museoak Zerbitzuak kudeatzen dituen bekei dagozkien oinarriak eta 2024ko deialdia onestea.
  

1275