Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 18ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 18ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/06/18
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Tokikom SLri 2024. urteko lan programaren gastuetan laguntzeko, eskualde eta herri mailako tokiko euskal hedabideen lehiakortasunean laguntzeko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Batzen Kultur Elkarteari Ateak Ireki 2024 egitasmoaren gastuei aurre egiteko.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau aldatzea: haurren eta nerabeen babesgabetasun-egoerak baloratzeko proposamenetarako eta babesgabetasun-arrisku larriko kasuetan koordinatzeko laguntza teknikoko zerbitzua.
- Kontratazio espediente hau aldatzea: Eibarko Egogain zentroko bosgarren solairuko mendebaldean adinekoentzako arreta integraleko modulu bat egokitzeko obrak.
- Kontratazio espediente hau aldatzea: Donostiako Zarategi Pasealekuan dauden harrera-etxeak eraberritzeko obra-proiektua.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- IZFE SAri baimena ematea zazpi pertsona kontratatzeko mugagabeko kontratuen bidez.
- IZFE, SAri baimena ematea hautaketa-prozesua burutzeko langileen kontratazioa egiteko.
- Erizain bat karrerako funtzionario izendatzea.
- Bi modernizazioko goi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
- Bi sarjentu karrerako funtzionario izendatzea.
- Bi artxiboko goi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
- Hiru balio anitzeko laguntzaile karrerako funtzionario izendatzea.
- Izendatzea letraduen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren Epaimahai Kalifikatzaileko kideak.
- Izendatzea administrazio kudeaketako erdi mailako teknikarien zortzi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren epaimahai kalifikatzaileko kideak.
- Izendatzea bidezain-makinista gidarien hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren epaimahai kalifikatzaileko kideak.
- Funtzionarioentzat gordetako Lanpostu Zerrendan sartu beharreko dedikazio-baldintzen taula aldatzea.
- Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
- Kontratazio espediente hau onestea: zerbitzu orokorretako sistemen eta ikus-entzunezkoen mantenu eta erabilera zerbitzua.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean "FABRIKA" Enpresa Kultura Eraldatzeko Errendimendu Handiko Zentroa Fundazioari 2024. urteko aurrekontuari ekarpen gisa.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Turismo Zuzendaritza Nagusiaren ekitaldi eta oroitzapenak egiteko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sareko egituren kudeaketa integratua.
927