Diputatuen kontseiluak 2024ko martxoaren 26ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko martxoaren 26ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/03/26
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Onestea Euskararen Erabilera Plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2023-2027 aldirako.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektuen programakoak.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Zumarragako Eitzagako ibarbidea urbanizatzekoa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari dagokion Enplegua Antolatzeko Plana eta plan hori gauzatzearen ondoriozko funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrendaren aldaketa.
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Kabia foru organismo autonomoak Pasaiako San Pedro kaleko 36. zenbakiko beheko solairuan dagoen lokalaren errentamendu-kontratua.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kreditu gerakinak txertatzea 2024ko aurrekontuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituaren trasferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Kreditu gehigarriak onestea Jasangarritasuneko Departamentuan eta Lurralde oreka Berdeko Departamentuan.
- Konpromiso kredituen trasferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Jasangarritasun Departamentuan.
- Konpromiso kredituen trasferentzia Bide Azpiegituretako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratu hau aldatzea: GI-20 Donostiako saihesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusiaren obren zuzendaritzari laguntza teknikoa emateko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- 16/2024 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, Elías Querejeta Zine Eskolan emango diren graduondoko programetan matrikulatzeagatik eskatuko den prezio publikoa aldatzen duena.
- Kontratazio espediente hau onestea: Artxibo historikoen Ondare Dokumentala zaharberritzeko Zerbitzuak.
1274