Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Diputatuen kontseiluak 2025eko apirilaren 8ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko apirilaren 8ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/04/08
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan gazte komunitate digital bat sortzeko eta dinamizatzeko zerbitzuak.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen zentroetan inbertsioak egiteko.
  • Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoak.
  • Kontratazio espediente hau onestea: desgaitasun balorazioak egiteko eta mendetasun balorazioa eskatzen duten pertsonei buruzko informazioa lortzeko behar diren irizpen mediko eta psikologikoak egiteko laguntza teknikoko zerbitzua.
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Zainketa eta Gizarte Politiketako departamentuaren Datuen Espazio Federatua definitzea eta garatzea".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Plangintza, Itun eta Prestazio Ekonomikoen Zerbitzuaren aplikazioetan funtzionaltasun berriak mantentzea eta garatzea".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretarako Zerbitzuaren aplikazioen mantentzea eta funtzionaltasun berriak garatzea".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Agenda, Berrikuntza eta Ebaluazio Zerbitzuaren sistemen eta garapenen aplikazioen mantentze-lanak".
  • Kontratazio espediente hau onestea: adineko pertsonen esku-hartze goiztiarrerako ekipamendu, software eta gailu berritzaileen hornidura, haien autonomia eta ongizatea sustatzeko, zainketen tokiko ekosistemen eta Gipuzkoako lurralde historikoko udalerrien esparruan eta STEPren esparruan.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Bi basozain karrerako funtzionario izendatzea.
  • Lau zaintzaile karrerako funtzionario izendatzea.
  • Garbikuntza-jantokiko langile bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • 2024ko ekainaren 25eko erabakiaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa ebaztea: balio anitzeko laguntzaile lanpostuaren balorazioa berrikusteko eskaera ebaztekoa.
  • 2024ko ekainaren 25eko erabakiaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa ebaztea: idazkari teknikoa lanpostuaren balorazioa berrikusteko eskaera ebaztekoa.
  • 2024ko ekainaren 25eko erabakiaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa ebaztea: erdi mailako teknikaria Zentroen Ikuskaritza lanpostuaren balorazioa berrikusteko eskaera ebaztekoa.
  • Berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa onestea.
  • Hainbat lanposturen behin betiko balorazioaren esleipena onestea.
  • Aldatzea funtzionarioei eta lan kontratupeko langileentzat gordetako lanpostu zerrendak.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Lasarte-Oriako Udalari eta Donostiako Udalari doan lagatzea Errekaldeko 3 zk.ko industria pabiloia hartzen duen finkaren 644 m2-ko azaleraren erabilera.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretu Arauemailea, zeinaren bidez aldatzen baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, eta Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailea.
  • Konpromiso kredituen sorrera eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituaren sorrera Ogasun eta Finantza Departamentuan.
  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Eibarko ogasun bulegoa eraberritzea.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Donostiako udalerriari eskualdatzea, GI-20-10 bide-adarraren azken zatiaren titulartasuna Infernuko biribilgune berriko eraztunaren hego-ekialdeko kanpoaldeko ertzetik gaur egungo amaierara arte, Errotaburuko biribilgunera igotzeko erreiaren sorburuan.
  • Debako N-634 errepideko 42,250 eta 42,350 KPen artean dagoen mendi hegala egonkortzeko larrialdiko obrak finantzatzeko gastu gehigarri bat baimentzea, larrialdiko izapidearen xede direnak.
  

5855