Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Diputatuen kontseiluak 2025eko martxoaren 11ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko martxoaren 11ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/03/11
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako programetakoak.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, energia komunitateen bidez, eguzki-instalazio fotovoltaikoak udal estalkietan eta/edo pribatuetan autokontsumo kolektiboko erregimenean, sustatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Legorretako Gain Eder etxea berrantolatzeko obrak egitekoa.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • IZFE SAk bete beharreko II. kapituluko "orokorra" atalari dagokion urteko mandatua onestea. Bertan, honako zerbitzu komun hauek eskainiko dira departamentu guztientzat: azpiegitura informatikoko, teknologikoko eta telekomunikazioetako zerbitzuak; laguntza teknikoko eta mantentze-lanetako zerbitzuak, eta ustiapen zerbitzuak.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau aldatzeko espedienteari baimena ematea: "ZU.08 Eskuzaitzeta" A.U eremuko E1.B lurzatiaren urbanizazio-proiektu osagarria.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Innobideak-Kudeabide programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2025eko deialdia onestea: enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programakoak (Ekin).
  • Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia onestea: talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa programakoak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Bazkardon (Andoain) A-15etik N-Iera zuzenean lotzeko begiztaren proiektua idazteko zerbitzuak.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarakoak.
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko aplikazioen transferentzia".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko aplikazioen eta sistemen euskarria eta mantentze orokorra".

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2025eko eta 2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan indusketak eta ikerketa arkeologikoak egitekoak.
  

3585