Diputatuen kontseiluak 2025eko martxoaren 18ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko martxoaren 18ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/03/18

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastua baimentzea eta xedatzea Kabia Foru Organismo Autonomoaren alde diruzaintzako eta inbertsio beharretarako, eta berrestea Uliazpi Fundazioaren eta Adinberri Fundazioaren alde kredituak baimentzeko eta xedatzeko otsailaren 3ko 57/2025 Foru Agindua eta otsailaren 5eko Foru Agindua.
- Atzera egitea kontratu hau esleitzeko prozeduran: Irisasi adingabeen zentroko erdisotoa eraberritzeko proiektuko obrak gauzatzekoa; eta kontratazio espediente berria onestea.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Donostiako Udalari egin beharreko kudeaketa mandatua, Donostialdeko eskualdeko hainbat udalerriei suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzua emateko.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenean, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak urtarrilaren 29an emandako 2/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren zerga eraginpekoa ANGULAS AGUINAGA, S.A izena duena da.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Urola Garaiko Garapenerako Agentziarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, Elkar-EKIN-Lanean enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- Onestea Sociedad para el desarrollo económico del Bajo Deba, SArekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, Elkar-EKIN-Lanean enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- Onestea Debagoiena Mankomunitatearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, Elkar-EKIN-Lanean enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- Onestea Beterri-Buruntza Mankomunitatearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, Elkar-EKIN-Lanean enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- Onestea Iraurgi Lantzen, SArekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, Elkar-EKIN-Lanean enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kreditu gerakinak txertatzea onartzea 2025eko aurrekontuan.
- Kreditu gerakinak txertatzea onartzea 2025eko aurrekontuan.
- Konpromiso kredituaren sorrera Jasangarritasun Departamentuan.
- Onestea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan kreditu gehigarri bat.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: ingurumen konpromisoetara, konpromiso klimatikoetara eta beste kudeaketa konpromiso batzuetara zuzendutakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: muga naturalak edo muga espezifikoak dituzten guneetara zuzendutakoak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- 5/2025 Foru Dekretua, martxoaren 18koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatutako udako ekintzetan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dituzten prezio publikoak ezartzekoa.
- Dirulaguntza hauen oinarri araultzaileak eta 2025-2026ko deialdia onartzea: Gipuzkoako lurralde eremuko museo zentroei zuzendutakoak.
- Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia onestea: kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko.
- Dirulaguntza hauen 2025-2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako toki-erakundeei eta haien menpeko erakundeei eta hauen elkarteei zuzendutakoak, antolatutako kultur jarduerak burutzeko (TOKIKO).
4325