Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Diputatuen kontseiluak 2025eko martxoaren 4ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko martxoaren 4ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/03/04
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Adierazpen instituzionala: martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna.
  • 2025eko ekitaldirako ekarpen ekonomiko arrunta egitea Badalab Hizkuntza Berrikuntzarako Partzuergoaren alde.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitateak sortzea eta eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan autokontsumo kolektiboko erregimenean inbertitzea sustatzekoak.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Basoetako erdi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Erizain bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Goi mailako teknikari ekonomialari bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko Enplegu Publikoa Antolatzeko Planetik eratorritako lanpostuen zerrendaren aldaketa onetsi zuen 2024ko abenduaren 17ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hauek ebaztea: Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko Enplegu Publikoa Antolatzeko Planetik eratorritako lanpostuen zerrendaren aldaketa onetsi zuen 2024ko abenduaren 17ko erabakiaren aurka jarritakoak.
  • Berraztertzeko errekurtso hauek ebaztea: aldizkako lan kontratudun langile finko kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikari plazan hamahiru pertsona izendatu zituen 2024ko urriaren 22ko erabakiaren aurka jarritakoak.
  • Igeldoko toki-entitate txikian eratu beharreko batzorde kudeatzaileko kideak izendatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Pertsonen Enpresa programakoak.
  • Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia onestea: Smart Mobility Industry programakoak.
  • 2025eko ekitaldirako ekarpen ekonomiko arrunta egitea MUBIL Fundazioaren alde.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta haien Donostiarekiko loturetako erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio erregularraren zerbitzu publikoaren emakida kontratatzeko espedienteari dagokion bideragarritasun ekonomikoari eta finantzarioari buruzko txostena.
  • Emakida kontratazio-espediente hau onestea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta haien Donostiarekiko loturetako erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio erregularraren zerbitzu publikoa emateko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Aintzat hartzea Deban N-634 errepideko 42,250 eta 42,350 KPen artean dagoen mendi hegala egonkortzeko larrialdiko obrak premiazkoak direla deklaratzea eta dagokion gastua baimentzea.
  

2792