Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Diputatuen kontseiluak 2025eko otsailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko otsailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/02/18
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Foru Aldundiaren ordezkariaren izendapena Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentziaren Batzar Orokorrean: Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako foru diputatua, Felix Maria Urkola Iriarte jauna.

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektuen programakoak.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • 4/2025 Foru Dekretua, otsailaren 18koa, bizikleta eta oinezkoen bide-zati egin berri bat Gipuzkoako Foru Bizikleta Bideen Sarearen Katalogoan sartzekoa. Lezo-Pasaia (Donibane), 01 008F Zatia.
  • Proiektu hau onestea: Zizurkilgo hirigunearen eta Elbarrena auzoaren saneamendu proiektua.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: udalei eta hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei zuzendutakoak, sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiteko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoan bizikletaren erabilera garraiobide gisa sustatzeko irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzendutakoak.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimendu eta xedatzea: adineko pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2025ean eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2025 urterako kontratazio publikoaren Plana onestea.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Txara I eraikinaren garbiketa zerbitzua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: bidaien kudeaketarako zerbitzua burutzeko esparru akordioa.
  • Hamaika basozain karrerako funtzionario izendatzea.
  • 2024ko urriaren 15eko erabaki honen aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea: ingurumeneko goi mailako teknikarien bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia eta oinarri espezifikoak onetsi zituena.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: ingurumeneko goi mailako teknikarien bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia onetsi zuen 2024ko urriaren 15eko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: ofizialen zortzi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia onetsi zuen 2024ko urriaren 15eko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: laborategiko erdi mailako teknikarien hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia onetsi zuen 2024ko urriaren 15eko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenean, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak emandako R 58/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren zerga eraginpekoa SOCIEDAD ESTATAL LOTERIAS Y APUESTAS DEL ESTADO S.M.E, S.A izena duena da.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko programakoak.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Lasarten N-I errepideko 450 KPan Oria ibaiaren gainean dagoen zubian euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko. Aurrekontu eguneratua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Lasarten N-I errepideko 450 KPan Oria ibaiaren gainean dagoen zubian euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko obra proiektua. Aurrekontu eguneratua.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: N-634 errepidea Errotaberri poligonoarekin Astin barrena lotzeko proiektu berrikusia, Zarauzko saihesbidearen zatia, onetsi zuen 2024ko abenduaren 3ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  

4329