Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diru bilketa metatua %4,3 hazi da Gipuzkoan 2015ean

Diru bilketa metatua %4,3 hazi da Gipuzkoan 2015ean

Zerga-bilketa metatua %4,3 hazi da Gipuzkoan 2015 urtean, hau da, 2014ean baino 168 milioi euro batu dira

2016/01/21
Jabier Larrañaga, Ogasun eta Finantza diputatua

Zerga-bilketa metatua %4,3 hazi da Gipuzkoan 2015 urtean, hau da, 2014ean baino 168 milioi euro batu dira. Aurrekontuaren betetze maila %98,7koa izan da, hau da, 54,4 milioi gutxiago. 2015eko urriko Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan (FPEK) aurreikusitakoarekin alderatuta, berriz, 56,8 milioi gutxiago batu dira. Alde hau azaltzerako orduan, azpimarratzekoa da BEZaren lurraldeko arteko doikuntzan FPEKan aurreikusitakoa baino 62,7 milioi gutxiago jaso direla. 2015aren behin-betiko likidazioa, dena dela, otsaileko FPEKean adostuko da

Gipuzkoako Ogasun eta Finantza foru diputatuak, Jabier Larrañagak, datuen irakurketa baikorra egin du. “Lana txukun egin dugu eta gure eskutan zegoena aurreikusitakoaren arabera joan da”, adierazi du. 2016ari begira, diputatuak “zuhurtzia” eskatu du arlo ekonomiko zein politikoan dauden “ziurgabetasunak” direla eta. “Baikorrak gara baina orokorrean”, esan du.

Zuzeneko zergen arloan, Sozietateen gaineko zerga, errentako lan atxikipenak, ondare irabazien atxikipenak eta PFEZak bilakaera positiboa izan dute; azken zerga honetan, itzulketen jaitsierak ere eragin positiboa izan du. Kapital higikorraren etekinen atxikipenen jaitsierak eta sozietateen gaineko zergaren itzulketen hazkundeak, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute. Zeharkako zergen arloan, aipatutako BEZaren lurralde arteko doikuntzek ere eragin ezkorra izan dute.

Izenburuko datu zerga kontzeptuka banakatuz gero, PFEZaren zerga-bilketa garbia %4,7 hazi da, aurreko urtean baino 68 milioi gehiago. Zerga honetan, lan etekinen atxikipenak %1,7 hazi dira, pasa den urtean baino 24,2 milioi gehiago. Bestalde, Sozietateen gaineko zergari dagokionez, kuota diferentzial garbia 9,4 milioi hazi da 2014rekin alderatuta.

Aldundiaren eskumena den BEZaren arloan, hazkundea %2,4koa izan da, 28,6 milioi euro gehiago batu baitira. Foru Ogasunak kudeatzen dituen zerga bereziei dagokionez, diru-bilketa %0,8 hazi da, 4 milioi gehiago. Azkenik, Estatuarekin egiten diren doikuntzetan, 20,4 milioiko hobekuntza jaso da BEZean eta 3,8 milioikoa zerga berezietan.

  

1523