Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diru-bilketa metatuak % 2,1 egin du gora Gipuzkoan irailera arte, aurreko urtearen aldean

Diru-bilketa metatuak % 2,1 egin du gora Gipuzkoan irailera arte, aurreko urtearen aldean

Aldundiak 74 milioi euro gehiago bildu ditu irailean, 2023ko aldi beraren aldean

2024/10/18
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako zerga-bilketa metatuak % 2,1 egin du gora, aurreko urtekoarekin alderatuta. Guztira 3.677,7 milioi euro bildu dira maiatzean, 2023ko aldi berean baino 74 milioi gehiago. Diru sarrera gordinak % 5,1 hazi dira, eta itzulketak, % 14. Zuzeneko zergen bilketa likidoak % 2,1 egin du gora, zeharkako zergenak % 1,3 egin du behera eta Estatuarekiko egokitzapenenak % 6,3 igo dira.

Irailera arte metatutako bilketan eragin positiboa izan duten faktoreen artean honako hauek daude: lan-etekinen gaineko atxikipenen diru-sarreren hazkundea, ondare-irabazien gaineko atxikipenak, BEZa, kapital higikorraren etekinen gaineko atxikipenak sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala eta baita sozietateen kuota diferentzialaren itzulketen murrizketa. Bestalde, irailera arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da BEZaren lurraldeen arteko doikuntzen sarrerak jaitsi direla. Horri gehitu behar zaio hilabete hauetan mutualistei egindako itzulketek izan duten eragin negatiboa.

Zergaz-zerga, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kasuan, lan-etekinen gaineko atxikipenak % 10,3 igo dira, hau da, 149,9 milioi euroko igoera aurreko urteko aldi beraren aldean. PFEZaren kuota diferentzial garbiaren sarrerak 35,1 milioi gutxiago izan dira, eta itzulketak 199,7 milioi hazi dira. Beraz, kuota diferentzial garbia 234,8 milioi euro jaitsi da irailera arte, aurreko urteko aldi beraren aldean. Horrekin guztiarekin, PFEZaren bilketa likidoa % 3,0 jaitsi da, hau da, 44,8 milioi murriztu da.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiagatiko sarrerak 44,6 milioi handitu dira irailera arte. Bariazio horrek bi osagai ditu:batetik, sarrera gordinak 19,6 milioi euro igo dira eta itzulketak 25,1 milioi euro gutxitu dira.

Kudeaketa propioko BEZari dagokionez, bilketa metatua % 1,6 jaitsi da, lurralde arteko doikuntzen bidez Gipuzkoan sortutako BEZaren zatia berreskuratu ondoren. Hala, 14,6 milioi euro gutxiago bildu dira. Atal honetan, Gipuzkoako lurraldeko diru-sarrerak 53,6 milioi euro gehitu dira (+%4,3) eta itzulketak 7,5 milioi euro (+%1,2). Halaber, lurraldeen arteko doikuntzak 60,7 milioi euro jaitsi dira (-%19,8).

Zerga berezien kasuan, tabako-laboreen gaineko zergaren bilketa % 10,7 igo da, hau da, 10,5 milioi gehiago, eta hidrokarburoen gaineko zergaren bilketa % 1,5 jaitsi da, hau da, 3,5 milioi gutxiago. Era berean, elektrizitatearen gaineko zergaren bilketa % 256,3 igo da, hau da, 7,1 milioiko igoera aurreko urtearen aldean, azken arau-aldaketengatik.

Estatuarekiko doikuntzengatik metatutako bilketa 7,3 milioi handitu da BEZean, eta 11,3 milioi hobetu zerga berezietan. Puntu honetan azpimarratzekoa da inportazioen BEZagatiko doikuntza 13,4 milioi murriztu izana, barneko eragiketen BEZagatiko doikuntza 20,8 milioi igo izana, eta aurreko urteko likidazioagatik ordaindutako zenbatekoa 12,8 milioi murriztu izana hidrokarburoen doikuntzagatik.

Iraileko bilketari dagokionez, Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak nabarmendu du “Gipuzkoako ekonomiaren jarduera sendoak urtea 2023an lortutakoa baino likidazio handiagoarekin amaitzea ahalbidetuko du, mutualistei egindako itzulketek 2024an bilketan izan duten eragin negatiboa gorabehera ".

  

4206