Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Diru-bilketa metatuak % 6,6 egin du gora Gipuzkoan otsailera arte, aurreko urtearen aldean

Diru-bilketa metatuak % 6,6 egin du gora Gipuzkoan otsailera arte, aurreko urtearen aldean

2025eko lehen bi hilabeteetako bilketa metatua 57 milioi gehiago da, 2024ko aldi berarekin alderatuta

2025/03/14

Gipuzkoako zerga-bilketa metatuak % 6,6 egin du gora, aurreko urtekoarekin alderatuta. Guztira 928 milioi euro bildu dira otsailean, 2024ko aldi berean baino 57 milioi gehiago. Diru sarrera gordinak % 7,2 hazi dira, eta itzulketak, % 16,4. Zuzeneko zergen bilketa likidoak % 5,9 egin du gora eta zeharkako zergenak % 8,1.

Otsailera arte metatutako diru-bilketan eragin positiboa izan duten zergen artean honako hauek nabarmentzen dira: lan-etekinen gaineko atxikipenak, ondare-irabazien gaineko atxikipenak, kapital higikorraren etekinen gaineko atxikipenak eta BEZa. Aitzitik, zerga-bilketan eragin negatiboa izan duten faktoreen artean, PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketen igoera aipatu behar da.

Zergaz-zerga, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kasuan, lan-etekinen gaineko atxikipenak % 2,3 igo dira, hau da, 10,7 milioi euroko igoera aurreko urteko aldi beraren aldean. PFEZaren kuota diferentzial garbiaren itzulketak 6,6 milioi igo dira. Puntu horretan, gogoratu behar da kanpainako diru-sarrerak uztailetik azarora bitartean kontabilizatzen direla, eta kanpainako itzulketa gehienak apiriletik ekainera bitartean egiten direla. Horrekin guztiarekin, PFEZaren zerga-bilketa garbiak % 2,8 egin du gora, hau da, 14,3 milioiko igoera.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiagatiko sarrerak 1,7 milioi gutxitu dira otsailera arte. Bariazio horrek bi osagai ditu: batetik, sarrera gordinak 1,7 milioi euro jaitsi dira eta bestetik, itzulketek ez dute aldaketa esanguratsurik izan. Kontuan eduki behar da kanpainako sarrerak abuztuan kontabilizatuko direla eta kanpainako itzulketen eskaerak urte bukaeran gauzatzen direla. Era berean, ordainketa zatikatuak maiatzean, azaroan eta abenduan kontabilizatuko dira.

Kudeaketa propioko BEZari dagokionez, bilketa metatua % 7,2 igo da. Hala, 20,6 milioi euro gehiago bildu dira. Atal honetan, Gipuzkoako lurraldeko diru-sarrerak 23,7 milioi euro gehitu dira (+% 7,1) eta itzulketak 3,1 milioi euro (+% 6,5).

Zerga berezien kasuan, tabako-laboreen gaineko zergaren bilketa % 18,9 igo da, hau da, 2,2 milioi gehiago. Era berean, elektrizitatearen gaineko zergaren bilketa % 756,1 igo da, hau da, 2,0 milioiko igoera aurreko urtearen aldean, iazko arau-aldaketengatik.

“Otsailera arteko bilketa, aurreko urteetako informazioaren ildotik, urte osoko bilketaren % 12 eta % 15 artekoa da; datuak momentuz positiboak dira baina zuhur jokatu behar dugun eta datozen hilabeteetan izango duten bilakaera ikusi", adierazi du Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako Foru diputatuak.

  

4728