Donibaneko saneamendua informazio- eta partaidetza- prozesuaren pean jarriko da barrutiko bizilagunekin
Donibaneko saneamendua informazio- eta partaidetza- prozesuaren pean jarriko da barrutiko bizilagunekin
Donibaneko saneamendua informazio- eta partaidetza- prozesuaren pean jarriko da barrutiko bizilagunekin
Aurreproiektuak Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, URAren eta Añarbeko Uren akordioa du.
Pasaiako Udalak abian jarriko du datorren irailean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko teknikariek egindako Donibaneko saneamendu aurreproiektuari buruzko informazio publiko eta parte-hartze prozesua. Diseinatutako konponbideak inplikaturik dauden beste bi erakundeen adostasuna du: Añarbeko Urak eta Ura.
Informazio publiko eta parte hartzeko prozesuak proposatutako konponbideak garatu dituzten teknikarien informazio-saioak izango ditu, eta auzotarrek zuzenean kontsultatu ahal izango dituzte beren zalantzak edo obraren xehetasunei buruzko informazioa eskatu ahal izango diete. Era berean, ekarpenak eta iradokizunak idatziz egiteko aukera eskainiko da, eta Udaleko harrera-gunean horretarako prestatutako hautestontzi batean utzi ahal izango dira. Toki berean, aurreproiektuaren informazio-panelak jarriko dira, interesdunek kontsultatu ahal izango dituztenak, eta datu esanguratsuenak biltzen dituen liburuxka bat emango zaie. Iradokizunak aurkezteko eta jasotzeko epea hilabetekoa izango da; epe hori igarotakoan, jasotako iradokizunekin txosten bat egingo da, eta ondorioak auzotarrei bidaliko zaizkie zuzenean, eta jendaurreko informazio-saio batean azalduko dira.
Jose Ignacio Asensio diputatuak eta Izaskun Gomez alkateak oso positibotzat jo dute inplikatutako erakunde eta entitate guztiek arazo konplexu bati irtenbidea emateko lortutako akordioa, eta, alkate pasaitarraren hitzetan, "Funtsezkoa da barrutian bizi diren pertsona askoren ongizaterako". Bestalde, Asensiok azpimarratu du teknikoki baliozkotutako alternatibak izateak aurrerapena dakarrela Donibaneko hirigune historikoaren beharrei erantzuteko; izan ere, bere antzinatasunagatik eta kokapenagatik, zailtasun handia du azpiegitura hidrauliko modernoak integratu ahal izateko obrak egiteko. Asensiok gogorarazi duenez, lehen aldia da konponbide zehatz bat aurkezten dela duela hamarkada bat baino gehiagoko arazo bati aurre egiteko, eta "ingurumenaren ikuspegitik inpaktu nabarmenak ditu, EH Bilduk ez baitzion jaramonik egin Diputazioaren eta Udalaren buru izan zenean".
Bestalde, Izaskun Gomezek esan du barrutiko bizilagunek parte hartzea ezinbestekoa dela, obra garrantzitsua delako eta kasu batzuetan "eragin garrantzitsuak izan ditzakeelako". Ildo horretan, Ingurumen zuzendatritzari eskerrak eman dizkio herritarrek aurreproiektua zuzenean ezagutzeko erakutsi duten prestutasunagatik, bertako teknikarien bitartez. Asensiok azpimarratu duenez, informazioa "gardentasun osoz" emango da, eta bere zuzendaritza obra hori finantzatzen laguntzeko duen konpromisoa berretsi du, aurreikusita zegoen bezala. Azkenik, alkateak azpimarratu duenez, "Gai honetan parte hartzea ezinbestekoa da, konponbidea guztiek onartu behar dutelako".
1289