Egoitzetan 14 COVID-19 kasu positibo berri
Egoitzetan 14 COVID-19 kasu positibo berri
Azken 48 orduetan hiru egoiliar hil dira eta bi lagunek gainditu dute gaixotasuna
Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten ari den PCR probek eta prebentziozko mapeoek 14 kasu positibo atzeman dituzte azken 48 orduetan, ondorengo egoitzetan: Iruneko Caser Residencial Anakan (1), Errenteriako Jesusen Bihotzan (3) eta Donostiako Bermingham (5), Txara II (1), Julian Rezola (1) eta Zorroaga (3) egoitzetan. Tamalez, gainera, azken orduetan guztira hiru egoiliar zendu dira, hain zuzen ere, Andoaingo San Juan Bautistan, Zumarragako Argixaon eta Donostiako Villa Sacramenton. Bestalde, bi lagunek gainditu dute gaixotasuna, Donostiako Berra egoitzakoa bata, Zumarragako Argixaokoa bestea.
Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (15), Berra (1), Lamourous (22), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (19), Villa Sacramento (1), Bermingham (8), Julian Rezola (4) eta Zorroaga (23), Zumarragako Argixao (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (22), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (21), Andoaingo San Juan Bautista (20), eta Irungo Caser Residencial Anaka (5). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 175 COVID-19 kasu positibo daude egun.
Sei dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 95 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 116 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 50 pertsona hil dira.
1773