Egoitzetan ez da kasu positiborik ezta heriotzarik ere atzeman azken orduetan
Egoitzetan ez da kasu positiborik ezta heriotzarik ere atzeman azken orduetan
Azken sei egunetan ez da hildakorik izan, ezta positibo berririk ere azken hiru egunetan, eta jada 45 adinekok gainditu dute COVID-19a.
Azken orduetan, Gipuzkoako adinekoen egoitza-sarean ez da kasu positibo berririk atzeman; 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean. Bestalde, azken sei egunetan ez da COVID-19an positibo eman dutenen heriotzarik izan, ezta positibo berririk ere azken hiru egunetan.
Gaur egun, 62 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean: Hernaniko Santa Maria Magdalena (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (4), Donostiako Alai-Etxe (25), Bergarako Mizpirualde (23) eta Donostiako La Paz (1). Horietatik 11 dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 40 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 45 adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta 25 hil egin dira.
1631