Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Eguberrietako Haur Parkea: Ficoba milaka haur hartzeko prestatzen ari da

Eguberrietako Haur Parkea: Ficoba milaka haur hartzeko prestatzen ari da

Parkearen webgunearen bidez erosi ahalko dira sarrerak. Abenduak 16tik 22ra eskaintza berezia: 5 euro

2019/12/16
  • Bost egun izango dira ikastetxeentzat, eskariaren igoerari erantzuteko. Ikastetxeek dohainik erabili ahalko dute topoa, Euskotrenen babesari esker.
  • Parkinga doakoa izango da.

Eguberrietako Haur Parkea egun hauetan Ficoban ditugun ezinbesteko hitzorduetako bat da. Horregatik, beste urte batez, hiru pabiloiak dibertsioz beteta ospatuko ditu Eguberriak Ficobak. Etorri nahi duten guztiek abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, arratsaldez, izango dute hitzordua, abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik, Parkea itxita egongo baita egun horietan.

Aldundiak Amaiera emango dio Kultura Digitala@proiektuaren 2019ko edizioari. Horretarako, 5 eta 16 urte bitarteko haurrentzat trebakuntza digitaleko gela bat jarriko du FICOBAko Gabonetako Parkean (Irun).

Teknologia berriak, bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko gure modua aldatzen ari dira, eta egoera horren aurrean, haur, nerabe eta gazteek ez dute beti kanpoko esperientzia eta erreferentzia positiborik, aurkezten zaizkien egoerak eta erronkak kudeatzeko.

Horregatik, sareen eta teknologia berrien erabilera kritiko eta kontzientea sustatzeko, teknologia berrietarako sarbidean gizarte, genero eta/edo lurralde arraila hausteko eta ciberbullyingari aurre egiteko tresnak emateko, Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzutik, Orona Fundazioarekin eta Kode Eskolarekin batera, 2017an Kultura Digital@ekimenari hasiera eman genion.

Hala, urte hauetan zehar, hainbat jarduera egin dira lurralde osoan zehar, kultura digital berri bat zabaltzearen alde.  Egindako jardueren artean, honako hauek aurki ditzakegu:

  • Programazio kodeari buruzko tailerrak, Orona Ideon (Hernani).
  • Cyberbullyingari buruzko hitzaldiak eta irakasleentzako materiala euskarara itzultzea.
  • Autobus ibiltaria, Gipuzkoako 30 herri eta hiri ingurutan barrena ibili zena.
  • Udaleku digital@ak, Hondarribiko Aterpetxean.
  • Tailerrak FICOBAko Gabonetako PiNean.

Jarduera horietan lurraldeko 12.000 haur eta nerabek baino gehiagok parte hartu dute.

 

Gaur aurkezten dugun Irungo ikasgela digitalaren instalazioarekin, beraz, oso urte emankorra izango dugu Kultura Digitala@ programaren garapenari dagokionez. Programa horrek 2020an jarraituko du.

PiN, PAN, PUNeko 2019ko eskaintza

 

6-13 urte bitarteko haurrentzako programazioaren hastapen tailerrak.

 

  • Abenduaren 16tik 21era: tailer itunduak inguruko ikastetxeekin.
  • Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra, erabilera librekoak, jende guztiarentzat irekiak, egunean bost orduko arretarekin (15.00-20.00).

Tailerrek 40 minutuko iraupena izango dute eta euskaraz emango dira.

 

Adinaren arabera, hainbat tailer emango dira:

 

  • Istorio elkarreragileak (6-10 urte)
  • Bideo-jokoak (11-13 urte)

 

Hori guztia metodologia dinamiko baten bidez:

Pentsatu, probatu, erratu eta ikasi!

 

Azkenik, tailerrak emateaz gain, Kultura Digital@ren stand-ak programa honen garapenean sortutako hezkuntza-materiala emango du, teknologia berrien erabilera egokiaren inguruan, bai haurrentzat, bai gurasoentzat.

 

 Behin Ficobako ateak zeharkatuta, zer aurkituko dute familiek?

Bada, lehenik, kirol asko, Real Sociedad taldearen eskutik. Kamiseta izerditutakoan, jarduera teknologiko bat egin ahalko dute haurrek, “Ikasgela ibiltaria”, Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ programaren barruko proiektu bat, bideo jokoak sortzen eta programatzen ikasteko.  

Arnasa hartu, eta dantzan eta kantuan erre ahalko dute energia, ETB3ren karaokean, edo laser tagean jolastu, izpi infragorriak tiratuz, barraketara iritsi aurretik.

Matxinsaltoa, trena, zaldiko-maldikoa, eta ohe elastikoak jarriko dira Ficoban, baita SportJam Kids Park delakoa ere (maila guztietako arrapalak, scooterrean ibiltzeko).

Eta, noski, es dira faltako hitzorduan zezen mekanikoa, puzgarriak, Gurutze Gorriko lehen sorospen tailerrak eta birziklatze tailerrak Txingudiko Zerbitzuen eskutik.

Indarberritzeko, oso eskaintza gastronomiko oparoa izango du Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak, eta urtebetetzeak prezio berezian ospatzeko aukera ere emango du, pizzak, krepeak, izozkiak eta irabiatu gozo-gozoak eskainita. Hori guztia eta beste jarduera asko izango dira Ficobako hiru pabiloietan bisitarien zain.

Gainera, aurten, lehenengo aldiz, lau pertsona Futuroscopera  joateko bidaia bat (bi egunerako sarrerak eta hotel gau bat) zozketatuko da. Futuroscope eta bertako berritasunak zain daude!

Ikastetxeentzat gordetako jardunaldiak gero eta ugariagoak dira

Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik Ficobako PINaz gozatzera datozen ikasleen kopurua etengabe hazten ari da. Aurten 3.000 baino gehiago izango dira; hori dela eta, ikastetxeentzat gordetako jardunaldiak bost izango dira, iaz baino bat gehiago. Beraz, gaurtik (astelehena) hilaren 16tik (ostirala) 20ra (ostirala), PINa ikastetxeentzat bakarrik egongo da zabalik

 

 

Prezioak

  • 3-13 urteko haurrak: 8 €
  • Helduak: 7 €
  • 3 urtetik beherako haurrak: dohainik
  • Hamar haurretik gorako taldeak: 6 € haur bakoitzeko –heldu bat dohainik sartu ahalko da taldearekin–
  • Familia ugariak, txartela erakusten badute: 6 € haur bakoitzeko
  • Parkinga, dohainik

 

 

http://pin.ficoba.org

 

  

1560