Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ehun pertsona inguru bildu dira Bizibaia jardunaldiaren lehen edizioan, ibaien lehengoratzea sustatzeko asmoz

Ehun pertsona inguru bildu dira Bizibaia jardunaldiaren lehen edizioan, ibaien lehengoratzea sustatzeko asmoz

Bizibaia, Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak antolatutako ibai kudeaketa iraunkorrari buruzko kongresuak, Donostiako Aquariumean bildu ditu arlo horretako Europako aditu ospetsuenetako batzuk.

Bizibaia

Jardunaldiak ehun pertsona inguru bildu ditu, eta klima-aldaketak ibai-eremuan duen eraginari buruzko azterketa, ideia eta proposamenak eta eremu horretan etorkizun guztiz iraunkorra bermatzeko jarraitu beharreko bideak bateratu dira.

José Ignacio Asensio: “Bizibaia jardunaldiaren lehen edizioa arrakastatsua izan da, eta argi geratu da ibaiak leheneratu eta naturalizatzea diziplina anitzeko ikuspegitik landu beharreko gaia dela, erakundeen arteko lankidetzarekin eta herritarren parte-hartzearekin eta sentsibilizazioarekin batera”.

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak antolatutako Bizibaia izeneko Ibaien Lehengoratze eta Kudeaketa Jasangarriari buruzko Kongresuak hainbat ingurumen-teknikari eta ibai-kudeaketaren arloko adituak bildu ditu Donostiako Aquariumean. Jardunaldiak ehun bat profesional bildu ditu.

Lehenengo zatian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Saileko teknikariek, Felipe Álvarezek, Andoni Da Silvak eta Iñaki Bañaresek, Gipuzkoako Oztopoak Iragazkortzeko Plan Zuzentzailea (2020–2035) aurkeztu dute, Gipuzkoako ibaien kudeaketarako aforo-estazioen sistema eta uraren kalitatearen jarraipenerako sistemak.

Bere hitzaldian, José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak Bizibaia jardunaldiaren lehen edizio honek izan duen arrakasta nabarmendu du: “Argi geratu da ibaiak leheneratzea eta naturalizatzea diziplina anitzeko ikuspegitik landu beharreko gaia dela, erakundeen arteko lankidetzarekin eta herritarren parte-hartzearekin eta sentsibilizazioarekin”. Asensiok gogorarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Departamentuak urteak daramatza arlo horretan lanean, batez ere Gipuzkoako ibaiak iragazkortzeko planaren bidez, 8 milioi eta erdi euroko inbertsioa eginda, lurraldeko ibaietan 420 Km nabigagarritasun berreskuratzeko 15 urteko epean: “Erronka handia da, ezinbestekoa gure biodibertsitatea zaintzeko”.

Ingurumeneko zuzendari foralak, Mónica Pedreirak, lehenengo mahai-ingurua moderatu du. “Ibaiak: biodibertsitatea eta klima-aldaketa” izenburupean, taularen inguruan jarri ditu Arturo Elosegi, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ekologiako katedraduna, eta Carlos García de Leaniz, EHUko Biozienziako irakaslea eta Galeseko Swansea Unibertsitatean Centre for Sustainable Aquatic Research-eko zuzendaria. “Ibai osasuntsua, jariatzen den ibaia da”, adierazi du Carlos García de Leanizek, “etenunerik gabeko ibaia, oztoporik gabea, eta ahal den guztia egin behar dugu ibai guztiek beren fluxua eta erresilientzia hobetzeko”. Mahai honetan, klima-aldaketak dakartzan espezie inbaditzaileen mehatxuaz eta gure biodibertsitatea arriskuan jartzeaz ere hitz egin da. Arturo Elosegik nabarmendu duenez, “klima-aldaketa ekaitz perfektua da. Baina kezkatzen gaituena ez da klima-aldaketa, baizik eta berotzeari ematen diogun erantzuna. Prezipitazioen, tenperaturaren eta abarren aldaketak espezie inbaditzaile berrien mehatxua eragiten du, eta, erakundeez eta araudiez gain, gizartea aktibatu egin behar da espezie horiek salatzen ez uzteko eta laguntzeko”.

Ibaiak leheneratzea eta kudeatzea modu iraunkorrean

Enrique Ramosek, Obra Hidraulikoetako foru-zuzendariak, bigarren elkarrizketa-txanda moderatu du, kasu honetan hiru hizalarirekin: Noemí López Fernández, Kantauriko Ur Konfederazioko uren komisarioa; Pedro Brufao, Extremadurako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra; eta Ignacio Rodríguez, Ur Konfederazioko uren komisarioa.

Bigarren ekitaldi honetan, garrantzi handiagoa hartu du ikuspegi juridikoak ibaiak lehengoratu eta hobetzeko jarduketen inguruan sortzen diren legezko gaiei dagokienez. Proiektu jakin batzuetan sortutako kostu eta onuretatik lehengoratze lanen ondoriozko jarduketei ekiteko aukeretara. Emakida zaharrekin zer egin, kontzesio batzuk kentzeko zer legezko arrazoi dauden edo, are, ikuspegi soziala eta ibaien ezagutza hobetzeko marjina, teknikari askorena zein publiko orokorrarena, izan dira bigarren eta azken mahai-inguru honetan landu diren gaietako batzuk.

  

3756