Lurralde Oreka Berdea
Departamentua
Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak bi helburu nagusi ditu: Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzea eta inguru naturalak babestu eta zaintzea. Horretarako, berrikuntza eta ekonomiaren sustapenera bideratutako egitasmoak bultzatzen ditu sektore guztietan, baita lehen sektorean ere. Gainera, basoen eta naturaren kontserbazio eta kudeaketa bermatzen jarduten du. Betiere, udalerri txikien bizitza eta zerbitzuak sustatzea ahaztu gabe.
Aurrekontu partida
Lurralde Oreka Berdea, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
46.332.772,58 €
Exekutatua
% 80,10
Xabier Arruti
Lurralde Oreka Berdeko Diputatua
Beizaman jaio nintzen 1968 urtean eta bertan bizi naiz. Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatu nintzen eta ondoren Landa Garapen eta Nekazal Elikagai Enpresa Kudeaketa Masterra egin nuen. Landa eremuarekin eta nekazaritzarekin lotutako erakunde desberdinetan egin dut lan, horrekin batera urte batzuetan baso kudeaketarako autonomo bezala ere lan eginez eta beste batzuetan anaiarekin batera baserriko lanak uztartuz. Bertsozaletasuna, Beizama herrimina, baserria eta landa eremua, gure kultura, gure nortasuna, euskara, aberria, Euskal Herria, gurasoengandik jaso ditugun sentimendu eta balore hauek ondorengoei transmititzea da nire eginkizuna. Eta horrekin batera, landa eremua eta nekazaritzari tokatzen zaion duintasuna eman beraiek jarrai dezaten Gipuzkoako gizarteari eskaintzen elikagai osasuntsuak, paisai dotorea, klima aldaketari aurre egitea, aisialdirako natur eremuak eta bioaniztasuna.
Zuzendaritzak
Arantza Ariztimuño
Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua da Lehen Sektorea koordinatu eta Landa eremuan oreka lortzea, nekazaritza eta abeltzaintza antolatu eta hobetzearen bidez.
Koldobike Olabide
Mendietako eta Natura Ondareko zuzendaria
Gure lurraldearen mendien eta baso baliabideen antolakuntzan eta hobetzean jarduten dugu, naturaren kontserbazio eta ustiatze egokiaren bidez.
Zuzendaritzaren webguneak
Departamentuko aktualitatea
2024/12/09
Basque Culinary Centerrek eta BSTK Basotik Fundazioak —basoen kudeaketa jasangarria bermatzea helburu duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakundea— lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren bidez, Basque Culinary Centerrek 10 hektarea basoberrituko ditu 8 urteetan eta gastronomia jasangarriarekin harremana dute beste ekimen batzuk burutuko ditu.
2024/11/21
Europa mailan berezia izango den ekimena aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, ibilgailu autonomo eta jasangarri baten bidez landa inguruneko biztanleen mugikortasuna hobetzea ahalbidetuko duena. · Proiektu pilotuaren lehen fase honetan, aztertuko dira Abaltzisketa eta Amezketa arteko errepide tartea, nahiz Zerain eta Segura artekoa.