Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekonomia Zirkularra modelatzen

Ekonomia Zirkularra modelatzen

Jose Ignacio Asensio: «Garrantzitsua da gazteei lekua eta ahotsa ematea, ekonomia zirkularraz eta garapen iraunkorraz duten ikuspegia helaraz diezaguten».

2019/11/23

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen harira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak «Ekonomia zirkularra modelatuz» eskulturen erakusketaren lehen edizioa jarri du abian.

Gaur goizean, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak aitortza ekitaldia egin du, lehen edizio honetan parte hartu duten ikastetxeei diplomak emanez:  Andoaingo Lasalle Berrozpe, Ermuko Uni-Ermua, Donostiako Easo Politeknikoa eta Elgoibarko Meka. Hogei gaztek baino gehiagok lan egin dute, irakasleen laguntzarekin, birziklatutako materialekin soilik egindako eskulturak hausnartzen, diseinatzen eta lantzen. Lanak Alderdi Ederren dagoen GK Recycling karpan egongo dira ikusgai, azaroaren 24ra arte (igandea). Ekimenaren helburua izan da gazteak kontzientziatzea hondakinek produktu berriak egiteko baliabide eta lehengai gisa duten balioaz, eta, horrela, ekonomia zirkularraren kontzeptua hurbiltzea sormen lan baten bidez.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azpimarratu du, aitorpen ekitaldian, gazteak sentsibilizatzea oso garrantzizkoa dela,  baliabideak baliatzearen eta garapen zirkular eta jasangarria bultzatzearen garrantziaz gogoeta egin dezaten.  «Funtsezkoa da gazteei lekua eta ahotsa ematea, ekonomia zirkularraren eta garapen iraunkorraren inguruan duten ikuspegia helaraz diezaguten», esan du Asensiok.

Ekonomia zirkularra departamentuaren helburu estrategikoetako bat da, hondakinak murrizteko eta lehengai gisa erabiliko dituen sektore ekonomiko berri bat bultzatzeko.  Gaur egun, birziklatzearen sektoreak 5.000 pertsona enplegatzen ditu Gipuzkoan, eta kopuru horiek bikoizteko eta 2030ean 10.000 lanpostuetara iristeko adina industria ahalmen dagoela uste da.

  

1756