Etorkizuna Eraikiz proiektua partekatu du lehendakariarekin Gipuzkoako diputatu nagusiak
Etorkizuna Eraikiz proiektua partekatu du lehendakariarekin Gipuzkoako diputatu nagusiak
Foru programa honetako erreferentziazko zentroei Eusko Jaurlaritzak emandako babesa berritu du Iñigo Urkulluk
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartu da gaur Donostian. Bileran, Aldundia eta Jaurlaritzarentzako interesa duten proiektuak aztertu dituzte, Etorkizuna Eraikiz foru programaren testuinguruan kokatzen direnak. Hauen artean, garrantzitzuesnetako da elektromugikortasunarena. Aldundiak bultzatzen du, eta Jaurlaritza Energiaren Euskal Erakundearen bitartez inpilkatuko da, bai proiektuaren definiazioan zein finantzaketan.
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlartziaren arteko elkarlanerako eremuak ireki diren beste egitasmoen artean dago Labe zentroa, 4.0 gastronomia ardatz duena. Proiektu honetan Donostiako Udalak ere hartzen du parte, eta teknologia digital berrien bitartez gastronomia garatzea du helburu. Lan lerro partekatuak dauden beste proiektuen artean daude Tabakaleran kokatuko den 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia, ZIUR zibersegurtasun industrialeko zentroa, Adinberri osasuntsu zahartzeko estrategia eta Klima Aldaketaren Institutua.
Lan bileraren aurretik, erakunde harrera egin dio lehendakariari Olanok foru Jauregiko ohorezko atean. Ondoren egon den bileran parte hartu dute, baita ere, Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburu den Arantxa Tapiak eta Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Garapeneko foru diputatu den Ainhoa Aizpuru.
2454