Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Elektromugikortasuna eta energia metatzea, STARTNOW kongresuan

Elektromugikortasuna eta energia metatzea, STARTNOW kongresuan

Aldundiak eta CIDETEC-ek uztailaren 4 eta 5ean antolatuta dute kongresua.

Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapeneko, Landa Eremuko eta Lurralde Orekako diputatuak eta Javier Rodríguezek, CIDETEC-eko zuzendari nagusiak aurkeztu dituzte “STARTNOW: elektromugikortasunaren etorkizuna eraikiz” kongresuaren helburu eta edukiak, Miramongo Parke Teknologikoan ospatuko dena uztailaren 4 eta 5ean. “Elektromugikortasunarekin eta energia-metaketarekin erlazionatutako teknologien azken aurrerapenen inguruan jardungo dugu, etorkizuneko erronka honek planteatzen dituen desafio eta aukeretan sakonduz. Gizartearengan izango duen eraginari buruz ere hausnartuko dugu eta Aldundian aurrera eramaten ari garen estrategia azalduko dugu, Gipuzkoa alor honetan erreferente izatea helburu duena”, azaldu du Ainhoa Aizpuruk.

            “Mundua, Euskadi, eta noski, Gipuzkoa ere mugikortasun jasangarri batera doan trantsizio prozesuan murgilduta dago. Elektromugikortasuna etorkizuna ez ezik, dagoeneko egungo errealitate izaten hasi da gure enpresa, erakunde zein kaleetan”, adierazi du diputatuak. “Gipuzkoako Foru Aldunditik lurraldearen etorkizuna lantzen dihardugu buru-belarri eta lan horretan bi helburu ditugu: gure ekonomia ehuna sendotzea eta gizartearen ongizatea bultzatzea. Elektromugikortasunaren aldeko apustuak bi alor horiek biltzen ditu. Industria berri bat bultzatzeko aukera paregabea da eta mugikortasun jasangarriaren ikuspegian aurrera egitea ahalbidetzen digu”.

            Kongresu hau ospatzen da lurraldeko hainbat enpresa, eragile eta erakunderekin adostutako Mugikortasun Elektrikoaren Industriarako Garapenaren lurralde estrategiaren testuinguruan. Ainhoa Aizpuruk gehitu du: “Kongresu hau estrategia horren ataletako bat da eta horregatik jarraitzen dugu lankidetzan eragile guzti horiekin, elektromugikortasunaren estrategian bermeekin aurrera egiten jarraitzeko”.

            Horregatik dago zuzenduta kongresu hau enpresei, teknologoei, ikertzaileei, administrazioari eta interesa duen orori, elektromugikortasunaren alorreko tendentzia eta azken aurrerapenak azalduko dira, eta arreta berezia jarriko da balio-kate osoko zailtasun eta aukeretan, baita gizartean izango duen inpaktuan ere. Javier Rodríguezek azaldu duen moduan, “lehen egunean, uztailaren 4an, punta-puntako bi adituk azalduko dute gaur egun zer egoeratan dagoen teknologia hori nazioartean: Shmuel de Leon, energia metaketan mundu mailan ezaguna dena, eta Michael Krausa, KLIB baterien plataformakoa, Alemaniako adibidearen berri emango duena”. Punta-puntako zenbat enpresetako ordezkariak ere izango dira jardunaldian, eta elektromugikortasunaren inguruko hainbat jakintza-arlori buruz duten ikuspegia azalduko dute. Besteak beste, Leclanché, Nissan, Acciona, Atotech eta Vicomtech enpresek hartuko dute parte.

            Ekainaren 5ean, paradigma teknologiko berri honen inpaktu soziala aztertuko da, eta parte hartuko du Ainhoa Aizpuru diputatuak, non Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programaren barruan eta Eusko Jaurlaritzaren estrategia globalarekin koordinazioan, elektromugikortasunaren alorrean aurrera daraman estrategia azalduko duen. Baita ere hartuko dute parte CDTI-ko Julio Doladok, Ficobako Mónica Aldaik eta CITEDEC Energy Storage-eko Oscar Miguelek. Bestalde, ibilgailu elektriko batzuk erakutsi eta probatuko dira egun horretan, hala nola BMW, Tesla, Renault eta Nissan etxeen modelo gailenak, eta irizarren iTram autobus elektrikoa. Kongresua amaituko da IBIL-eko Amaya Angulo, IBM-ko Krunoslav Plecko eta Irizarreko Ibon Cerroren hitzaldiekin.

  

1953