Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Errentaren ordainketa simulatzen duen SMS bidezko iruzur bati buruz ohartarazi du Ogasunak

Errentaren ordainketa simulatzen duen SMS bidezko iruzur bati buruz ohartarazi du Ogasunak

Gipuzkoako hainbat herritarrek salatu dute azken egunetan horrelako jakinarazpenak jaso dituztela beraien mugikorretan

2024/01/19
Iruzurra

Gipuzkoako foru Ogasunak ohartarazi duenez, hainbat gipuzkoarri SMS bidez iruzur egiten saiatu dira azken egunetan, pasa den udaberrian igarri eta salatu zen iruzur prozedura bera erabiliz. Mezuaren igorleak zerga administrazioa dela simulatzen du, eta esteka bat eransten dio mezuari, Errenta aitorpenaren itzulketa jasotzeko dela dioena. Gipuzkoako Foru Ogasunak azpimarratu du Errenta Kanpaina ez dagoela aktibo une honetan, eta gogorarazi du foru erakundeak ez duela informazio konfidentzialik eskatzen, ez kontu zenbakirik, ez zergadunen txartel zenbakirik SMS bidez. Era berean, horrelako iruzur-saiakerak jazartzeko beharrezko neurriak hartzen ari da.

  

2019