Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Errenteriako Ereintza Euskal Herriko XXXVIII. Artisautza Azoka

Errenteriako Ereintza Euskal Herriko XXXVIII. Artisautza Azoka

Ainhoa Aizpuru: "sektorearen garapena eta ikugarritasunaren alde lan egingo dugu".

Gaur aurkeztu da Errenteriako “Ereintza” Euskal Herriko XXXVIII. Artisautza Azoka, apirilaren 29etik maiatza­ren1era egongo ikusgai egongo dena, ostiraletik igan­dera. “Jose Luis Caso Aretoa” izeneko erabilera anitzeko gelan antolatuko da, Errenteriako Merkatuzar Kultur Gunean. Prentsaurrekoan, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua, Ion Collar Errenteriako Kultura zinegotzia, Jone Idiazabal Ereintza elkarteko kidea eta Amaia Ramirez Artiolako kidea izan dira.

Azoka Ereintza Elkarteak eta Artiola Artisaut­zaren Guneak antolatzen dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak ba­bestuta. Kutxa Fundazioaren babesa ere jasot­zen du.

Aurtengo edizioan ere parte-hartzaile asko eta askotarikoak bilduko ditu Eskulangintza Azo­kak, Euskal Herriko txoko guztietatik etorriak. Guztira 44 artisauk erakutsiko dituzte beren produktuak. Gehienak gipuzkoarrak izango dira; gainerakoak, Bizkaikoak, Arabakoak, Nafar­roakoak, Iparraldekoak eta Estatuko beste toki batzuetakoak.

Errenteriako azokak garrantzi handia du Eus­kal Herriko artisautza-azoken artean, bai bere antzinatasunagatik, bai bere antolamendua­gatik. Hori dela eta, erakusleiho aparta da ar­tisauentzat, produktuak zuzenean saltzeko au­kera eskaintzen baitie,bere parte-hartze soila kaliatezko zigilu bat izaten delarik bere tail­errentzat.

Ainhoa Aizpuru adierazi duenez “gure departamentua sektorearen garapena eta ikugarritasunaren alde dihardu eta euskal artisautza eta artisauen euren garrantzia izan dezaten, kalitatezko sektore profesional eta prestigioduna bilakatzea dugu helburu.

Ildo horretatik, ez dugu ahaztu behar artisautza bizimodu bat ere badela. Artisauek sormenean oinarritutako bizimodua daramate; euren es­kuak eta ezagutza teknikoak erabiltzen dituzte hainbat eta hainbat produktu egiteko.

  

2015