Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoako gazteekin etorkizuneko proiektu eta erronkak kontrastatu ditu
Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoako gazteekin etorkizuneko proiektu eta erronkak kontrastatu ditu
Tripulazio Gaztearen ekitaldiak aukera eman dio lurraldeko Z belaunaldiari etorkizun hobe bat elkarlanean eraikitzeko gogoeta egiteko
Eider Mendoza diputada de Gobernanza y Portavoz
Tabakalerako Labe aretoan Tripulazio Gaztearen ekitaldia izan da gaur arratsaldean. Bertan, lurraldeko gazteen artean beren intereseko gaiei buruzko solasaldi gune bat sortu da. Gure gazteen parte-hartzea sustatzeko proiektu honen bidez, Etorkizuna Eraikizek Z belaunaldiko 50 gazte gogoeta egiten eta etorkizuneko erronka handiei erantzuten murgiltzea lortu du. Eider Mendoza gobernantzako diputatua ere bertan izan da, eta konklabearen balorazio oso positiboa egin du, Etorkizuna Eraikiz gero eta formatu berritzaileago, interaktiboago eta gazteentzako irekiago baten alde egiten ari dela azpimarratuz. “Tripulazio Gazteak balio izan du bai Gipuzkoako Foru Aldundia gazteengana gehiago hurbiltzeko, bai elkarlaneko gobernantza sustatzeko dugun helburua indartzeko; horregatik, nire ustez, oso proiektu emankorra izan da”.
Lurraldeko lau gaztek dinamizatu dute Tabakaleran egindako saioa, eta parte-hartzaileek hausnartu dituzten gaiak azaldu dituzte. Hizlarien artean Andrea eta Maria (sistersister.brand), Iñaki (inakigastro), Maialen (diversity4equality) eta Kike (forapsico) ikusi ahal izan ditugu. Horiek erreferenteak dira Gipuzkoako Z-entzat. Sare sozialetako kontuetan erantzuna bilatu behar diegun erronkei buruzko informazioa eta kontzientzia ematen dute: aisialdia, kultura, ongizatea, ekintzailetza eta espazio naturalak.
Saioan zehar partaideak lan egitera eta euren gogoetak partekatzera animatu dira. “Etorkizuna Eraikiz gazteei hurbildu nahi diegu, haien kezkak eta proposamenak gertutik ezagutzeko, horiek baitira lurraldearen etorkizunaren protagonistak. Jardunaldi hauek gazteen iritziaren garrantzia indartzeko balio dute” azpimarratu du.
Lankidetza ezinbesteko balioa da gauden ziurgabetasun-garaietan, bai eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko garaian ere. Erakundeen eta herritarren arteko lankidetza eraginkorrik gabe, ezingo dugu etorkizun hobea eraikitzeko bidean aurrera egin. Hori izan zen, gaineratu duenez, Etorkizuna Eraikiz programa abian jartzeko arrazoi nagusietako bat: Gizartearen eta erakundeen arteko distantzia gero eta handiagoa gainditzea eta lurraldean lankidetza sistematiko zabala, plurala eta berritzailea bultzatzea.
Tripulazio Gazteak balio izan du gazteak politikara hurbiltzeko eta erabakiak hartze prozesua elkarlanean egiteko. Etorkizuna Eraikiz proiektuak gizartearen desafekzio politikoari erantzun nahi dio, batez ere gazteriari, elkarlana sustatzea oinarri duen ariketa baita. Horregatik da garrantzitsua Z belaunaldiaren parte-hartzea eta Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzeko haiekin lotura bat sortzeko beharra.
2408