Etzegarateko tuneleko argiteria berriari esker, urtean % 60tik gorako argindar aurrezpena lortuko da
Etzegarateko tuneleko argiteria berriari esker, urtean % 60tik gorako argindar aurrezpena lortuko da
Etzegarateko tuneleko argiteria berriari esker, urtean % 60tik gorako argindar aurrezpena lortuko da
Uztailean hasiko diren lanek 5 hilabete iraungo dute eta tunel barruko 132 proiektoreak aldatuko dira eta tunel ahoko sistema osoa ere berrituko da. Instalazio guztia energetikoki eraginkorra izango da aurrerantzean
N-I errepidean, Etzegarateko mendateko tunelaren argiztapen instalazioak berritzeko lanak esleitu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala, Bide Azpiegituretako departamenduak 680.608,48 euroko aurrekontuarekin eta 20 astetako exekuzio epea duten lanek, uztailean hasiko diren berritze lanek sistema osoa modernizatzea eta instalazioen energia eraginkortasun maila handitzea dute xede. Maria Ubarretxena foru diputatuak azaldu duenez, “gure errepideak jasangarriago eta eraginkorrago bihurtzeko aurrerapausoa” da lan hauei esker egingo dena eta “oso modu nabarmenean murriztuko da argindar kontsumoa. Azaldu duenez, urtean kanpoko argiterian 75.000 kwh aurreztuko dira, hau da, % 65; eta tunelaren barnean, aldiz, % 60, urtean 20.000 kwh, hain justu.
Berritze lanetan argiteria bera eta instalakuntza elektrikoa aldatuko dira, bai aho kanpoan dauden instalazioak eta baita tunela barrukoak ere. Era berean, sistema osoa hartuko da kontuan, hornidura instalaziotik hasi eta behe-tentsioko etxolak barne. Tunel barnean, zehazki 132 proiektore berri instalatuko dira (24 argiteria iraunkorrekoak eta 112 laguntzekoak). Kanpoko argiztapenari dagokionez, instalazio osoa LED argiteriaz ordezkatzea da asmoa eta nagusiki, sistema berriak egungo 12 metroko kono-enborreko zutabeetan instalatuko dira.
Lanak egin ahal izateko, errepidean afekzioa duten jarduketa guztiak gauez egingo dira, 22:00etatik 06:00etara bitarteko errei mozketekin. Horien berri aurrerapenarekin emango du Bide Azpiegituretako departamenduak.
1753