Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Europako 200 aditu hartuko ditu Gipuzkoak Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko II. Topaketan

Europako 200 aditu hartuko ditu Gipuzkoak Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko II. Topaketan

Topaketaren helburu nagusia izango da Gipuzkoa ekonomia berdearen erreferente gisa kokatzea.

2020/01/16

Londres eta Frantziako kasuak aztertuko dira eta ekonomia zirkularreko aditu nazionalek eta nazioartekoek osatutako ordezkaritza batek Gipuzkoako birziklatzearen sektoreko enpresak bisitatuko ditu, lehen eskutik ezagutzearren lurraldean sortzen diren proiektuak eta kolaborazio loturak ezartzeko.

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoaren helburua da birziklatzearen sektorea bikoiztea, eta, 2030erako, 10.000 enpleguraino iristea”. “Ekonomia Zirkularra garrantzitsua izango da Gipuzkoa ekonomia berdearen arloan erreferente gisa kokatzeko”.

Gaur goizean aurkeztu dute José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak, Ion Olaeta Birziklatzearen Espainiako Federazioko lehendakariak (FER), eta Xabier Ostolaza Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko II. Topaketa, urtarrilaren 30ean eta 31n izango dena, EHUko Carlos Santamaria zentroan, Donostian.    

Ekimenaren bultzatzailea Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentua da, laguntzaile hauek dituela: EuRIC, Birziklatzearen Industrien Europako Konfederazioa; FER, Berrreskuratzearen eta Birziklatzearen Espainiako Federazioa; eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola. Ekimenak nazioko zein nazioarteko 200 bat profesional biltzea espero du, eta egitarauaren ardatza izango da ezagutzea ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten esperientzia eta proiektu nagusiak, enpresa eta gizarte arloaren ingurukoak.  

Topaketaren helburua da elkartzea enpresa mundua, ezagutzarena, soziala eta instituzionala, aurrera egitearren lurralde jasangarriago bat sortzen duten praktiketarantz. Da ekintza bat, zeinak sendotu egiten baititu ekonomia zirkularraren arloan Gipuzkoak bere buruari jarritako helburuak, hala nola diren % 70eko birziklatze tasa bat lortzea 2030. urtean, eta lurraldea Europan aitzindaria nahiz erreferentziala izatea ekonomia zirkularreko ereduetan.

Klima-aldaketaren aurkako borrokan, beharrezko neurri eraginkorrak dira ekonomia zirkularra, eta prebentzio, berrerabiltze eta birziklatze politikak bultzatzea, eta horretarako, aurrera egin behar da hondakinen kudeaketako ereduetan, non hondakinak lehengaitzat jotzen diren eta negozio eredu berriak sustatzen diren, bigarren mailako material berrien sorreran eta bilaketan oinarrituak. Hitz batez, zabortegiak existitzen ez diren kudeaketa-eredu eraginkor eta jasangarri bat.

Jardunaldian zehar, bertaratzen direnek lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzte, alde batetik, zenbait hiritako –Londres, esaterako– ekonomia zirkularreko nazioarteko adituen inpresioak, esperientziak eta ezagutzak; bestetik, klimaren aldeko ekintzaileen esperientziak eta proiektuak, protagonista eztabaidaezinak baitira klimari buruzko azken gailurretan; eta azkenik, Frantziako Ekonomia Zirkularrerako Institutua bere herrialdean egiten ari den lana.  

Jardunaldiak, gainera, world kafe bat izango du: dinamika bat zeinak Gipuzkoako enpresei lagunduko baitie gonbidatutako hizlariekin beren zalantzak argitzen eta esperientziak trukatzen, giro informalago batean. 

Urtarrilaren 31n, bestalde, topaketaren bigarren jardunaldian, ordezkaritza batek, estatuko nahiz nazioarteko zenbait organismotako kidez osatuak, bisita bat egingo die Gipuzkoako birziklatzearen sektoreko enpresei, GK Recycling klusterra osatzen dutenei, non lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzten aurrerapenak eta proiektuak, lurraldean garatzen ari direnak eta eskualdea erreferente bihurtzen ari direnak.

Gaur egun, birziklatzearen sektoreak 5.000 lanpostu ditu Gipuzkoan, eta 500 milioi euro inguruko fakturazioa. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, “helburua da zifra horiek bikoiztea 2030erako, eta ekonomia berdea 10.000 enpleguraino iristea Gipuzkoan”. Horregatik, ekonomia zirkularra “giltzarria da, ez bakarrik klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiteko, baizik eta funtsezkoa da aberastasun eta ongizate iturri gisa Gipuzkoaren etorkizunerako ere” esan du Asensiok.

  

1565