Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Europako Bizikleta-Ardatza Hondarribi-Donostia, Mugikortasun Ministerioarentzat interes berezia duen zatia

Europako Bizikleta-Ardatza Hondarribi-Donostia, Mugikortasun Ministerioarentzat interes berezia duen zatia

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Maria Jose Rallo Garraio eta Mugikortasuneko idazkari nagusiarekin elkartu da Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioan.

2021/06/17
“Mugikortasun jasangarria sustatzeko interes handiko proiektua da, ezin hobea Espainiako gobernuaren laguntza izateko eta Europako Funtsek errekuperaziorako eta erresilientziarako aintzat hartzeko, eta ez diogu uko egingo” 
 
Aldundiak Ziklotekaren hautagaitza ere proposatu du Bizikletaren Estatu Bulegoaren erreferentziazko dokumentazio-zentro ofiziala hartzeko
 
Ministerioko arduradunak eta Ministerioko Ordezkaritzak interesa adierazi dute Mugi sistemaren iraunkortasun sozialean eta aurreikusitako aurrerapen teknologikoetan.
 
Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Maria Jose Rallo Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioko Garraio eta Mugikortasuneko idazkari nagusiarekin elkartu da gaur goizean.  Bilera Ministerioak Madrilen duen egoitzan egin da, eta departamentuko bi zuzendariak izan dira bertan: Ander Iturri, Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendaria, eta Miguel Angel Crespo, Lurralde Antolaketako zuzendaria. Ministerioaren ordezkaritzaren aldetik, Angeles Marin Estrategia eta Mugikortasun Bulegoko zuzendaria, Adrian Muelas Idazkaritza Nagusiko aholkularia eta Antonio Perez Bizikletaren Estatu Bulegoko koordinatzailea izan dira.
 
Topaketa honetan Hondarribia-Donostia lotzen duen Europako txirrindularitza ardatzaren etorkizuna aztertu da. Mugarri hori gauzatzeko, foru arduradunak lankidetza eta konpromisoa eskatu dizkio Ministerioari. "Funtsezko ibilbidea da Europako bizikleta bideen ardatzaren barruan; gizarteak behin eta berriz eskatu du; eta, gainera, Donostia Frantziarekin eta, beraz, Europarekin lotu eta kohesionatzeko balioko du. Mugikortasun jasangarria sustatzeko interes handiko proiektua da, ezin hobea Espainiako gobernuaren laguntza izateko eta Europako Funtsek errekuperaziorako eta erresilientziarako aintzat hartzeko, eta ez diogu uko egingo".
 
Hondarribia-Donostia bizikleta bidezko lotura Gipuzkoan egiteko gelditzen den mugarrietako bat da, eta une honetan alternatibak aztertzeko fasean dago, legegintzaldi honetan definitzeko eta diseinatzeko. Funtsezko atal bat da Europako bizikleta bideen ardatzean, eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planean aurreikusita dago. 
 
Aldundiko Mugikortasun Zuzendaritzak Ministerioko Garraio Idazkaritza Nagusiak, María José Rallok, mugi txartelari buruz erakutsitako interesa nabarmendu du. Zehazki, Romerok adierazi du “Mugi txartel bakarraren formatua eta, batez ere, bertan aplikatzen diren gizarte-politikekin, bai pizgarriekin lotutako alderdiak oso ondo baloratuak izan dira, Ministerioak lortu nahi dituen ekitate-, irisgarritasun- eta berdintasun-parametroen barruan daudela uste delako”. Gainera, oso positiboki baloratu dira MUGIrentzat aurreikusitako garapenak, hala nola txartelaren digitalizazioa. Arlo horretan lanean jarraitzea adostu dute.
 
Bestalde, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko Garraio eta Mugikortasuneko idazkari nagusi María José Rallok adierazi du “Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren egungo mugikortasun-politikaren helburua da herritarra bere erabakien erdigunean jartzea du helburu, eta horretarako herritarraren eguneroko mugikortasuna hobetzeko ahaleginak egin behar dira. Eguneroko mugikortasunerako, garraio publikoak eta garraiobide aktiboek ibilgailu pribatuaren alternatiba eraginkorra izan behar dute. Ministerioaren ahaleginak hiriaren egungo eskemak eta autoan oinarritutako mugikortasuna birkonfiguratzean oinarrituko dira, irisgarri eta hurbil bihurtzeko. Gainera, eguneroko joan-etorrietan bizikletaren erabilera bultzatzeaz gain, hiriguneetan salgaiak modu iraunkorrean banatzeko modu gisa, aisialdirako eta kirolerako bitarteko osasungarri gisa eta turismo-sektorerako tresna gisa ere sustatuko da. Bultzada horri heltzea Ministerioak gidatu eta erraztu nahi duen lana da, eta gainerako administrazio eskudunekin lankidetzan garatu nahi du”. 
Azkenik, bi aldeek Gipuzkoak bizikleta bideak egitean urratu duen bidea aitortu dute. "Erreferentea gara estatu mailan; aitzindariak, bizikleta bidezko mugikortasunaz gozatzeko eta bide horiek erabiltzeko politika publiko baterako ezinbestekoak diren bi tresnak prestatzen: Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana eta Bizikletaren Estrategia", adierazi du amaitzeko Romerok. 
 
Bileran, halaber, Zikloteka bizikletaren estatu-estrategian sartzeko lankidetza-mekanismoak ezartzea erabaki da.
  

1961