Aldundiak gogora ekarri ditu ETAren terrorismoaren 50 urte, «biktimen duintasunari ekarpena egin nahian»
Aldundiak gogora ekarri ditu ETAren terrorismoaren 50 urte, «biktimen duintasunari ekarpena egin nahian»
Aldundiak gogora ekarri ditu ETAren terrorismoaren 50 urte, «biktimen duintasunari ekarpena egin nahian»
Oroimen Izpiak, Artea eta hitzak ETA basakeriari aurre Koldo Mitxelena Kulturunean.
Arteak eta hitzak erabiliko dira ETAren basakeriari aurre egiteko, otsailaren 8tik apirilaren 21era. Erakusketak indarkeriaren iraunkortasunari buruzko ikuspegi kritikoa eskaintzen du, indarkeria hori sufritu zutenei ahotsa emanez.
Denis Itxaso: «Beldurrik gabe, aurrez aurre begiratu behar diogu gure iragan ilunari. Egin dezagun buruarekin eta bihotzarekin.
Gipuzkoako lehen diputatu nagusiorde Denis Itxasok, erakusketako komisario Fernando Golvanorekin batera, «Oroimen Izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre» erakusketa aurkeztu du, ETAren lehenengo hilketatik igaro diren 50 urteak gogora ekartzeko. Kultura Departamentuak, Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren eta Gogora Institutuaren laguntzarekin, erakusketa bat antolatu du, bost hamarralditan jasandako terrorearen lekukotza emateko, gertatutako egitateei buruzko memoria desberdinak eta haien errelatoa jasotzeko, eta, hori dena sozializatzeko, abiapuntutzat hartuta artetik eta kulturatik eskainitako ikuskerak, haien protagonista nagusiek emanak, terrorismoaren biktimek, alegia. “Efemeride hori bide dela, oroimen argia lantzeko aukera izan dugu: gertatu zenaren gaineko begirada bat, biktimen errealitatera hurbiltzea, eta hausnartzea, bizitza eta askatasuna bezalako balio oinarrizkoenak bortizki jazarriak izatea ahalbideratu zuen egoera haren inguruan”, azaldu du Itxasok, eta jarraitu du esanez “beldurrik gabe eta aurrez aurre“ begiratu behar diogula “gure iragan ilunari. Buruarekin eta bihotzarekin”.
Oroimez izpiak erakusketa ariketa hori egin du, eta artea erabili du urtetan ezkutatuta edo estalita egon den errealitate hori agerian jartzeko. “Euskal gizarteak memoria ariketa hori egin behar du, gertatutakoa ezagutzeko, biktimengana enpatiazko hurbilketa erreal bat egiteko, hainbeste urtetan zerk huts egin zuen ikusteko, eta etorkizunean elkarbizitza ahalbidetuko duen funtsezko balioak babesteko”
Erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko da eta bertan izango dira kultura, politika, unibertsitate, enpreasariak, erakundea, eliza, komunikabideak eta eta epailetako ordezkariak izango dira. Erakusketa zabalik egongo da apirilaren 21era arte, asteartetik larunbatera, 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara. Prentsaurrekoan egon dira, baita ere, erakusketan parte hartu duten artistak: Eduardo Nave, José Ibarrola, Mikel Zatarain, Javier Balda eta Iñaki Olazabal. ETAren indarkeriaren inpaktua islatu dute beren obran.
Eduardo Navek A la hora. En el lugar (2008-2013) izeneko instalazioa aurkeztu du, formatu handiko 36 argazkiz eta artxiboko dispositibo batez osatua, eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak ekoitzia. A la hora, en el lugar dokumentazio lan bat da. ETA erakunde terroristak hirurogeiko hamarralditik gaur arte atentaturen bat egin duen leku horietara joan da Nave. Egun berean, ordu zehatzean, Nave agertokian bertan kokatzen da, eta argazki bat egiten du. Argazkiaren enkoadraketak eta esposizio denborak gertatutakoaren kokapena eta iraupena erreproduzitzen ditu. Argi edo ikuspegi egokiena hautatzeko aukerarik gabe, errealitate gordina atzematen du. Gertakarien zehaztasunak eta haiekiko mendetasunak markatu dute proiektuaren alderdirik bizipenezkoena, edozein balorazio plastikori ere uko eginez.
Gaur goizean bertan, Navek beste argazki bat egin du, eta instalazioari gehitu dio: gaur 15 urte Joseba Pagazaurtundua hil zuten lekuari dagokiona.
A la hora, en el lugar galera baten eta ausentzia baten erretratua da, baina, batez ere, indarrez ebatsitako munduaren aitortza. Norbanakoak eta haren inguruak jasaten dituzten mutismoari eta mutilazioari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu Eduardo Navek, erreferentzia historikoetatik abiatuta, bere obraren irismena harrigarriro hedatuz.
José Ibarrolak ETAren ekintza terroristaren memoria plastiko bat sortu nahi izan du, Paraguas (2002-2012) izeneko pintura-sailaren bidez -José Luis López de la Calle kazetariaren hilketa eta gero sortua-, eta Donde mueren las miradas (2006) bezalako obren bidez, non agerian jartzen duen ETAren aurrean nagusi zen isiltasuna eta beste aldera begiratzea.
Iñaki Olazabalek hainbat argazki, maketa eta dokumentu aurkeztu ditu, espazio publikoko bi eskultura-proiekturi buruz: alde batetik, Terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztien oroimenez eta omenez (2007) izeneko eskultura-multzoa, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren kanpoaldean instalatua; eta ST (2004) pieza, Ordizian Yoyesen omenez instalatua, Oria ibaiaren ondoan.
Alex Carrascosak apailatzen du dispositibo bat, memorien sorreran artearen ekintza bat sortzeko. Dokumental honek irudien aukera filmiko, poetiko eta politikoetan sakontzen du, eta, horrela, gertaera kritikoak eta paisaiak galdekatzen ditu. Atentatu terrorista bati emandako erantzuna izan zen. Forma abstraktuz eginiko paisaia, imaginario urbano batena, indarkeriaren kontrako leloekin.
Erakusketaren edukia osatzeko, espazio dokumental bat egongo da, hainbat argitalpenekin eta baliabide hauetarako online konexioarekin: alde batetik, AROVITE (Euskadiko Indarkeria Terroristari buruzko Online Artxiboa), Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren eta Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Unibertsitate Institutuaren arteko lankidetzaz sustatua, eta bestetik, Memoriaren Plaza proiektua, GOGORAk bultzatua (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua), erakusketarako materialak eta dokumentuak utzi baititu, hala nola askotariko elkarrizketak biktimekin, senitartekoekin edo euskal idazleekin.
Horiez gain, memoria dokumentalaren espazio bat ere egongo da, argazkiz eta kartelez osatuta, horien artean, Jorge Oteizak diseinatutako Contra el silencio (isiltasunaren kontra) (1987), Euskal Herriko Giza Eskubideen Antolakundeak sustatua.
Era berean, EAEko eta Nafarroako erakundeek bultzatu dituzten memorialak ere ikusgai egongo dira, esate baterako Cristina Iglesiasen Brújula de Medianoche (2008) (eguerdiko iparrorratza) eskultura, Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean kokatua; aipatutako Iñaki Olazabalen eskultura multzoa eta Javier Muroren La tercera puerta (hirugarren atea) (2014) Nafarroako Parlamentuan kokatua.
Elkarbizitzarako funtsezkoak diren balioak berreskuratzeko erakundeek egin behar duten lanaren esparruan kokatu du erakusketa Kulturako foru diputatuak. Erakusketak ekarpen bat egin nahi die, artetik eta kulturatik, ETAren indarkeria bizi eta sufritu zutenen memoriari, hausnarketari eta errelatuari, terrorismoaren biktimei hitza emanez, espiritu integratzaile baina argiaz. Horri dagokionez, Kultura diputatuak esan duenez, “berreskuratu behar dugu ETAren terrorismoarekin gertatutakoaren memoria, eta argia eman behar diogu memoria horri, Gipuzkoak aukera izan dezan sekula gehiago ez esateko, eta bake, bizikikidetza eta askatasunezko etorkizun bati begiratzeko”.
Dimentsio horiek batzuetan ez dira adiera bakarrekoak izaten, ordea, askatasun eremu bat sortzen dute publikoak edo hartzaile bakoitzak bere ezagueraren, esperientzien eta joeren arabera birsortzen dituen zentzuak eta hurbilketak sor ditzan”, esan du Golvanok.
Tailerrak
ETAren indarkeriaren errelatoei eta amaierari buruzko kasu azterketa bat ere egingo da.
Tailer honetan, hausnarketarako aukera izango da, indibidualki nahiz kolektiboki, memoria partekatuen prozesu bat eragiteko helburuz.
Izena emateko: 2018ko otsailaren 22a baino lehen, helbide honetan kmk@komazk.com
Elkarrizketak eta Solasaldiak
- Otsailaren 15a, osteguna. TERRORISMOAREN BIKTIMEN INGURUKO KONTAKIZUN ETA AITORPENAK
Edurne Portela, idazlea
Fernando Savater, saiakeragilea
- Otsailaren 27a, asteartea. MEMORIAREN LEKUKOAK
Rubén Múgica
Alfonso Sánchez
Gorka Landaburu
Andoitz Korta
- Martxoaren 28a, asteazkena (euskara). TERRORISMOAREN BIKTIMEN INGURUKO KONTAKIZUN ETA AITORPENAK
Inesa Ariztimuño, Baketik-eko kidea
Felipe Juaristi, idazlea
Iban Zaldua, Idazlea eta UPV/EHUko irakaslea
- Martxoaren 28a, asteazkena. POLITIKA, KULTURA ETA MEMORIAK
Florencio Domínguez, Terrorismoaren Biktimen
Oroimenezko Zentroaren Fundazioko zuzendaria
Aintzane Ezenarro, GOGORAko zuzendaria (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua)
ELKARRIZKETAK
19:00 - 20:30
- Otsailaren 13a, asteartea (euskara). ARGI KRITIKOAK ETA MEMORIA I
Alex Carrascosa, artista
María Oianguren, Gernika Gogoratuz-eko zuzendaria
Mikel Zatarain, ikus-entzunezko sortzailea
- Otsailaren 14a, asteazkena. ETORKIZUNEKO MEMORIA BATERAKO DILEMAK
Luisa Echenique, idazlea
Mikel Iriondo, UPV/EHUko irakaslea
Pilar Rodríguez, Deustuko Unibertsitateko irakaslea
- Martxoaren 22a, osteguna. ARGI KRITIKOAK ETA MEMORIA II
José Ibarrola, artista
Raúl López Romo, historiagilea
Eduardo Nave, artista
- Martxoaren 27a, asteartea. ARGI KRITIKOAK ETA MEMORIA III
Javier Balda, artista
Javier Muro, artista
Iñaki Olazabal, artista
2017