Adituak bat datoz esatean Pasaiako badia biziberritzeko elkarrizketa, adostasuna eta denbora behar direla
Adituak bat datoz esatean Pasaiako badia biziberritzeko elkarrizketa, adostasuna eta denbora behar direla
Adituak bat datoz esatean Pasaiako badia biziberritzeko elkarrizketa, adostasuna eta denbora behar direla
Pasaiako badiaren biziberritzea aztertu du joan den aste honetan Mugikortasun eta Lurralde Antolamendu Sailak antolatutako ikastaro batean
Donostiako Miramar Jauregian UPV-EHUren udako ikastaroen barruan irailaren 12an eta 13an egin zen ikastaro honen helburua izan zen Pasaiako portuan gaur egun bizi den egoerari aplikatzekoak diren hiri-biziberritzeen kasuak aztertzea.
Ikastaroan nazioko eta nazioarteko adituek azaldu eta aztertu zuten Pasaiaren antzeko egoeretan dauden lurraldeek krisi-egoerak nola leheneratu dituzten eta beren biziberritze-problematikari irtenbideak nola aurkitu dizkioten.
Horrela, Ganteko portuaren zuzendari Daan Schalcken parte-hartzea nabarmendu behar da; izan ere, interes orokorra lortzeko, portuaren, erakundeen eta herritarren etengabeko elkarrizketaren alde egiten du. Portua/hiria erlazioaren paradigma den Ganteko kasuaren bidez, Schalckek elkarrizketa, pazientzia, akordioa, lankidetza, kooperazioa edo parte-hartzea terminoak azpimarratu zituen eta, azaldu zuenez, “badia pasaitarra biziberritzeko gakoa da enpresarekin zein herritarrekin elkarrizketa erabiltzea, banakako interes posible bati buruz benetan interes orokor bat badagoela identifikatzeko”. Schalckek horri erantsi zionez, “Gantesen sekretua da, hain zuzen, denoi ikusaraztea interes orokor batek mugitzen gaituela”.
Hala ere, interes-gatazka badagoela ere esan zuen Schalckek. Horrela, adierazi zuenez, “konpainia batzuekin hitz egin behar izan dugu beren instalazioak espazio jakin batzuetan jartzea ez zela ona konbentzitzeko. Kudeatzeko egoera zailak dira, baina argi dugu herritarren laguntza izatea helburu estrategiko bat dela”.
Ildo horretan, beste esku-hartze batzuk nabarmendu behar dira, hala nola Euskadiko ordezkari Bruselan Marta Marínena, edo Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakasle Moneyba Gonzálezena: “Hiri-biziberritze hutsetik biziberritze integralera: hirikoa, soziala, inklusiboa eta iraunkorra” gaiaz hitz egin zuten, eta Aldundiaren jarduketaren analisi bat egin zuten Europak markatzen dituen jarraibideen arabera.
Ikastaroan entzun ahal izan ziren beste gako-ideia batzuen artean, Arkitekturako doktore Enrique Ponteren esku-hartzea nabarmendu behar da. Hark adierazi zuenez, “Pasaiako portuaren kokaleku estrategikoa eta haren ertzen giza okupazioa Aro Modernotik dokumentatuta dago”.
Hizlari horiekin batera, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle eta Generalitateko Herritarren Partaidetzako zuzendari ohi Quim Brugué eta Madrileko Unibertsitate Politeknikoko irakasle Inés Sáenz de Madariaga izan ziren; haiek berriz azpimarratu zuten ezin dela ulertu politika publiko bat erakundeek hartutako erabakiak legitimatzen dituzten elkarrizketarik eta parte-hartzerik gabe. Horri gehitu zioten erakundeei dagokiela azken batean erabakiak hartzea, horretarako daude legitimatuta. Pasaiakoa bezala garatu behar den politika batek elkarrizketa, adostasuna eta denbora behar ditu.
Puntu honetan, portuak Pasaiaren biziberritzean duen paperaren garrantzia nabarmendu zuen diputatuak eta adierazi zuenez, “kontziente izan behar da denok gaudela denon mende. Portua ez da Pasaiako hazkunde ekonomikoaren eta garapen sozialaren etsaia; aitzitik, gizarte-ongizatea, enpleguaren hazkundea, berdintasun soziala eta Pasaiaren eta Pasaialdearen biziberritze integrala ere portuaren eskutik etorriko dira”. Hitz horiei gehitu zienez, “herritarrek erakundeen lidergoarekin duten partaidetza eta hartu den aurrekontu-konpromisoa abiapuntu on bat dira proiektu konplexua gauzatzeko lagungarria den aukera historiko bat baliatzeko eta Pasaiaren biziberritze integralari ongi ekiteko”.
Ikastaroa amaitzeko, bisitaldi bat egin zen Mater itsasontzira eta Albaola faktoriara, badia biziberritzeko duten boterearen erreferente gisa.
1712