Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Hondarribiko aireportua bisitatu dute zuzendariarekin batera

Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Hondarribiko aireportua bisitatu dute zuzendariarekin batera

Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendia, Mugikortasun Iraunkorreko sailburu Susana García Chueca eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Hondarribiko aireportuko zuzendari José Manuel Sánchez Losadarekin bildu dira, Hondarribiko aireportuaren egoerari buruz hitz egiteko eta azpiegitura horren erronkei heltzeko

Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Hondarribiko aireportua bisitatu dute zuzendariarekin batera

Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Hondarribiko aireportua bisitatu dute zuzendariarekin batera


Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, Susana García Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburu eta Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Hondarribiko aireportuan izan dira, José Manuel Sánchez Losada zuzendariarekin batera, Gipuzkoako azpiegitura hau bisitatzen eta honen egoerari eta egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Bisita hau Gipuzkoako aireportuak, bigarren urtez jarraian, erabiltzaile kopuruari dagokionez errekorra hautsi duela jakin ondoren etorri da. Konkretuki, 2024ean ia milioi erdi (486.494) izan ditu, 2023an baino 3.832 gehiago.
Bileran, José Manuel Sánchez Losadak aireportuaren egoeraren berri eman du, baita instalazioak hobetzen jarraitzeko eta azpiegitura horrek pandemia amaitu zenetik erregistratu dituen zifra bikainei eusteko dauden proiektuen berri ere. 
Aurreikusitako jarduerez gain, fatxadan Donostia-San Sebastián izena jartzeko eskatu dute erakundeetako ordezkariek, eta aireportutik neurri hori aztertzeko prest agertu dira.
Bestalde, erakundeetako ordezkariak kezkatuta agertu dira azken hilabeteetan eguraldi txarragatik desbideratutako hegaldiengatik. Horri dagokionez, Sánchez Losadak azaldu du aireportuak "etxeko lanak" egin dituela EGNOS satelite bidezko nabigazioan oinarritutako maniobra berriak diseinatzean. Maniobra horiek GPS seinalearen prestazioak areagotzen dituzte eta, behe-hodeien sabaia dagoenean, desbideratze kopurua murriztea ahalbidetuko dute, konpainiek beren aireontziei satelite horien seinaleak jasotzeko beharrezko ekipamendua eman ahala.
Halaber, beste gai batzuk ere jorratu dituzte, hala nola, abiadura handiko trenaren iritsierak aireportuari ekarriko dion erronka, eskaintzen dituen helmugak dibertsifikatzearen garrantzia edo hegaldi pribatuek irekitzen duten merkatua.
Alde guztiak azpiegitura hori sustatzen laguntzearen alde agertu dira, Gipuzkoarentzat "funtsezkoa" dela uste baitute.
"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Hondarribiko aireportua sustatzen jarraituko dugu, Gipuzkoako enpresek beren beharrei erantzungo dien erreferentziazko aireportu bat izan dezaten. Gainera, turismoari dagokionez, beharrezkoa da gure lurraldeari lehen mailako azpiegitura bat ematea, bai airelineentzat bai turistentzat beraientzat erakargarria izango dena, horrek aukera emango baitigu Gipuzkoa mapan mantentzeko eta gauden testuinguru historikoari erantzuna emateko", adierazi du Azahara Domínguez diputatuak, eta gaineratu du:" Hondarribiko aireportuaren etorkizuna bermatzea guztioi dagokigun lana da, eta erakunde guztiok bat egitea erronka horrekin ospatzen dut".
 

  

3980