Foru aldundiek Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergari buruzko aurreproiektua argitaratu dute
Foru aldundiek Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergari buruzko aurreproiektua argitaratu dute
Foru aldundiek Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergari buruzko aurreproiektua argitaratu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak beste urrats bat eman du eta informazio publikoaren fasearekin jarraitzen du, dokumentua egoitza elektronikoan argitaratuz
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergaren Foru Arauaren aurreproiektuak egin dituzte, modu koordinatuan. Horrela, foru-erakundeek behar diren izapideak egiten jarraitzen dute zerga berri hori beren lurralde historikoetako zerga-sistemetan sartzeko eta 2023ko ekitaldi honi dagokion zerga kobratzeko.
Gipuzkoaren kasuan, Foru Aldundiak aurreproiektua jendaurrean jartzeko prozedura hasi du gaur, foru-arauaren aurreproiektua herritarren partaidetzarako atarian argitaratuta. Aurreproiektu horrek Ondarearen gaineko Zergaren osagarri izango den zerga bat proposatzen du, pertsona fisikoen 3.200.000 eurotik gorako ondare garbia zergapetzeko:
Oinarri likidagarria, gehienez (Euroak) |
Kuota osoa (Euroak) |
Oinarri likidagarriaren gainerakoa, gehienez (Euroak) |
Tasa aplikagarria (%) |
3.200.000 |
0 |
3.200.000 |
1,70% |
6.400.000 |
54.400 |
6.400.000 |
2,10% |
12.800.000 |
188.800 |
3.200.000 |
2,50% |
16.000.000 |
268.800 |
Hortik Aurrera |
3,50% |
Ondarearen gaineko zergari dagokionez, zerga osagarria denez, Fortuna Handien Elkartasunaren Aldi Baterako Zergaren kuota osoari ondarearen gaineko zergaren kuota likidoaren zenbateko bereko kenkaria aplikatuko diote zergadunek, ondasun eta eskubide berberen gainean zergapetze bikoitza gerta ez dadin.
Aldi baterako zerga denez, Ekonomia Itunean jasotzen den bezala, Gipuzkoako Lurralde Historikoan izango du indarra, lurralde erkidean indarrean dagoen bitartean.
1920