Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru gobernu berriak ekin dio, eragin guztiekin, 2019-2023 legealdi berriari

Foru gobernu berriak ekin dio, eragin guztiekin, 2019-2023 legealdi berriari

Diputatu berriek gaur hartu dute kargua, eta Kontseilu berriak departamentuen egitura eta jardun esparruak onartu ditu.

2019/07/01

Datozen lau urteotan aurreko lauetan hasitako bidea jarraitu eta kontsolidatu egingo dugu”. Hala nabarmendu du Markel Olano diputatu nagusiak gaur goizean egindako kargu hartze ekitaldi publiko eta ofizialean, koalizio Foru gobernu berria eratzeko, zeinean 9 diputatuek kargua irudikatzen duten lepoko bereizgarria jaso duten Olanoren eskutik. Bere mintzaldian, diputatu nagusiak azpimarratu du foru gobernuan “pertsonak” dituztela buruan, “milaka eta milaka pertsona, uste dugulako benetan Gipuzkoan eredu bat landu behar dugula. Eta eredu horrek batik bat bermatu behar duena da hemendik 4, 8, 12 edo urte gehiagotara gipuzkoar guztien ongizatea eta solidaritatea; eta baita ere horretarako behar dugun aberastasuna sustatuko dugu, enpresen eta ekonomiaren bitartez”.

Era berean, Olanok adierazi du foru gobernu berriaren tresna izango dela “herritarrengana gerturatzea”, gobernantzako modua eta eredua aldatzea. Gaineratu duenez, “umil-umil gatoz lanera, talde bat osatzera eta talde lana egitera. Orain dagokiguna da hurrengo asteotan foru Aldundia berriro martxan jartzea, eta ilusioz ekin diogu lanari”.

Ondoren, legealdiko lehen diputatuen Kontseilua egin da, eta koalizio Gobernu berriak eragin guztiekin heldu dio 2019-2023 legealdi berriari, joan den asteazkenean sinatutako akordio programatikoa garatzeko helburuarekin. Foru gobernu berriak ekonomiaren sustapena eta gizarte politikak izango ditu ardatz, 13 helburu bere gain hartuta, “Gipuzkoa indartzen jarraitzeko”.

Kontseilu horren erabaki nagusietako bat izan da Aldundiaren oinarrizko egitura dekretua onartzea; bertan jasotzen da departamentuen osaketa, eta bakoitzari atxikitako zuzendaritzak eta organoak. 

  

1901