Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru gobernu berriak “hurbiltasunetik, gogor lan egiteko” konpromisoarekin hasi du bere ibilbidea, “pertsona guztien ongizatea babestea” helburu

Foru gobernu berriak “hurbiltasunetik, gogor lan egiteko” konpromisoarekin hasi du bere ibilbidea, “pertsona guztien ongizatea babestea” helburu

Gaur goizean egin dute Eider Mendoza buru duen exekutiboaren karguhartze ekitaldia eta Diputatuen Kontseilu berria lehen aldiz elkartu da.

Gipuzkoako Foru Gobernua, Eider Mendoza diputatu nagusiarekin.

Gipuzkoako Foru Gobernua, Eider Mendoza diputatu nagusiarekin.


Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia buru duen foru gobernuak gaur goizean hasi du bere ibilbidea, karguez jabetzeko ekitaldi ofizialarekin eta Diputatuen Kontseilu berriaren lehen bilerarekin bat. Bertan, arlo bakoitzeko diputatuek konpromisoa hartu dute “hurbiltasunetik eta gogor lan egiteko, gipuzkoar guztien ongizatearen alde”. Mendozak eskerrak eman dizkie gobernuko gainontzeko bederatzi kideei Foru Aldundiaren gidaritza hartu eta “etapa berri” honen partaide izateko erronka onartzeagatik. Gainera, buru izango duen koalizio gobernuak Gipuzkoako gizartearekin elkarlanean aritzeko konpromisoa berretsi du, gobernu gisa “gure buruari ezarri dizkiogun printzipioak errespetatuz, hala nola, konfiantza, justizia soziala, komunitatea, lankidetza, berdintasuna eta zintzotasuna”.

Atzo bertan, hamar diputatuz osatutako gobernu talde berriaren osaera –zazpi emakumezko eta hiru gizonezkoz osatua– argitara eman ondoren, Mendozak gaur goizean gidatu du Foru Gobernu berria eratzeko bilkura, foru jauregiko Iargi Aretoan. Gogoratu duenez, diputatu kargua lehen aldiz hartuko duten sei lagunen bitartez talde “berritua” osatzen dute, “gertutasuna eta zintzotasuna” ezaugarri duten pertsonez osatua,  eta garaiko “erronka berriei” aurre egiteko “gaitasuna” erakutsi duena. Bere ongietorri hitzaldian, diputatu nagusiak nabarmendu du foru gobernuak “modu eraginkorrean eta elkarlanean erantzungo diela gure garaiko erronka kolektiboei, aldaketa sozial, ekonomiko eta teknologiko handiak bizi ditugulako, hiru zutabe nagusitatik abiatuta: gizarte politikak bultzatzea eta pertsona zaurgarrienei babesa bermatzea, bizi-proiektu orekatuak eta kalitatezko zerbitzu publikoak garatzeko baliabideak bermatuko dituen ekonomia lehiakorra sustatzea, eta lurraldearen etorkizunerako proiektu estrategikoak sendotzea”.

Ekitaldi nagusiaren ondoren, legegintzaldiko lehen Diputatuen Kontseilua egin dute, eta gobernu berriak bere jarduerari ekin dio, EAJ-PNVk eta PSE-EEk koalizio-gobernu honetarako sinatutako akordio programatikoa garatzeko helburuarekin. Hartutako lehen erabakietako bat izan da Aldundiaren oinarrizko egiturari buruzko dekretua onartzea. Dekretu horrek sailen osaera ezartzen du, sail bakoitzari atxikitako zuzendaritza eta organoekin. Horrela, foru gobernu berriak Batzar Nagusietako osoko bilkura ibiltarian parte hartuko du bihar, igandean, Oiartzunen.

  

5882