Fraisoron mahasti esperimentala jarri du martxan Aldundiak
Fraisoron mahasti esperimentala jarri du martxan Aldundiak
Helburua da Ondarribi zuri eta Ondarribi beltza barietateen aberastasun genetikoak sendotzea da
Hurrengo asteartean, urtarrilak 17, Getarian ospatuko den Txakolin Eguna aurkeztu da gaur Gipuzkoako Foru Aldundian. Prentsaurrekoan Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua, Emilio Ostolaza Getariako Txakolina jatorri deiturako presidentea eta Ruth Mozo Getariako Txakolina jatorri deiturako idazkaria izan dira.
Egun honetan txakolinaren uzta berria aurkezten da eta gastronomiaren, euskal kulturaren eta txakolinaren alde lan egin duten pertsona edo entitateei omenaldi txiki bat eskaintzen zaie. Aurten Luis Irizar Sukaldaritza Eskola eta Aitor Francesena Mahasti Jaun izendatuko dira. Luis Irizar Sukaldaritza Eskolak 2017an 25. urteurrena ospatuko du bere Donostiako Eskolan sukaldariak formatzen; Aitor Francesena berriz Zarauzko surflaria da, Munduko Txapelduna ikusteko ezgaitasuna duten modalitatean.
Ainhoa Aizpuruk Jatorri Izendapenaren elkarteak txakolinaren alde egindako lan guztia azpimarratu du eta Getariako Txakolinaren aldeko konpromisoa adierazi du. Gipuzkoako Foru Aldundiak urte asko daramatza txakolinaren alde lanean. Urtero Jatorri Izendapenarekin elkarlan hitzarmen bat sinatzeaz gain, departamentuari dagozkion kontrolak egiten dira eta Fraisoro laborategiaren bitartez zerbitzu ezberdinak eskaintzen zaizkio sektoreari.
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentuak, ahalegin ekonomiko eta pertsonal garrantzitsu baten ondoren, mahasti esperimental bat landatu du Fraisoron. Proiektu honen helburua Ondarribi zuri eta Ondarribi beltza barietateen aberastasun genetikoak sendotzea da. Gainera, “alderaketa lursail” gisa diseinatu da landaketa, etorkizuneko klonazio eta osasun aukeraketa posible baterako. Aldi berean, mahastizainek mahasti hau erabili ahal izango dute esperimentazio zentro frogagarri gisa, euren ezagutza areagotzeko eta bertan lortutako produktuen kalitatea hobetzeko. Mahasti hori mahastizain eta upategi berriek jarduera berriekin hasi daitezen bideratuko da. landaketa honen helburua ez da ekoizpenean oinarritzen, barietate-kontserbazioaren eta barietate autoktonoen kudeaketa eta ezagutzan sakontzea.
Getariako Txakolina Jatorri Deitura Eusko Jaurlaritzak 1989. urtean errekonozitu zuen aurrez, zona honetako ardoaren sektorean egindako lan handiaren ondorioz. 2016ko uzta Kontseilu Arautzaileak emandako garantiazko zigiluarekin merkaturatzen den 27. aldia izango da behin indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen kontrol guztiak pasata.
Gipuzkoan inskribatutako guztirako azalera 427 hektareakoa da eta 150 mahastizale daude mahastietan lanean. 2016ko uztan inskribatuak dauden upategiak 33 dira: Aian 3, Alkizan 1, Arrasaten 1, Beizaman 1, Deban 1, Getarian 12, Hondarribian 1, Mutrikun 1, Oiartzunen 1, Olaberrian 1, Oñatin 1, Orion 1, Villabonan 1 eta 7 Zarautzen. Guzti hauetatik bi upategirentzat, hau da, Beizamako upategiarentzat eta Villabonako upategiarentzat txakolina egiten duten beraien lehenengo aldia izango da. Garrantzizkoa da azpimarratzea upategi guzti hauek lehenik eta behin mahastizaleak direla, hau da, mahatsa ekoizten dutela, txakolina egiten dutela eta beraiek direla merkaturatzen dutenak.
Gomendatutako mahats barietateak: Ondarrabi Zuri, mahastien %95ean aurkitzen den mahats barietate zuria da, Ondarrabi Beltza mahastien %3an aurkitzen den mahats barietate beltza da eta gainontzeko %2a araudiak onartzen dituen barietate zuriek osatzen dute.
2016ko uztaren produkzioa 4.255.000 kilo eta batez beste 3.800.000 botilakoa izan da. Getariako Txakolina ia guztia txakolin zuria egiten da, hau da, %94a. Gainontzeko %6a ia guztia txakolin gorria egiten da, txakolin beltzaren elaborazioa anekdotikoa izanik. Azken urteetan txakolin gorriaren elaborazioa handitu egin da Estatu Batuak eta Ingalaterra bezalako kanpoko merkatuentzat.
Eguraldiari dagokionez, 2016ko udaberria ona izan zen landarearen loraldirako eta ondorioz aurtengo uztaren ekoizpen kantitateari dagokionez oso ona izan da. Uda lehorra, baina produkzioa kaltetu gabe, udazkenaren hasiera euri gutxirekin jarraipena emanez eta egun asko zerua garbi edukita. Guzti honek mahatsaren heldutasun ona ekarri du bere osasun egoera oso ona izanik. Mahats biltzea modu tartekatu batean egin da eta hilabeteko iraupena izan du hasi zenetik bukatu arte.
Jatorri Deituraren 27 urte hauetako ibilbidean, salmenten errekorreko urtea izan 2016. Gipuzkoak jarraitzen du oinarrizko merkatu izaten. Euskal Autonomia osoa %80arekin. Estatu mailan nagusiki Madril eta Bartzelona %10arekin eta azkenean %10 kanpora esportatzen dute: Estatu Batuetara %67, Frantziara %10, Ingalaterra %7 eta %10 Japoniara. 2015-2016 denboraldian, inskribatuak dauden upategien %70a Jatorri Izendapeneko produkzio osoaren %10a esportatu dute. Honek esan nahi du aurreko uztarekin alderatuz esportazioa %36 handitu dela.
1644