Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ministro Kontseiluak Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia eman dio Raul Guerra Garridori.

Ministro Kontseiluak Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia eman dio Raul Guerra Garridori.

Celáa ministroak emango dio gurutzea, Aldundiak eskainiko dion omenaldian.

2019/03/06

Isabel Celáa Hezkuntzako ministroak emango dio gurutzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak idazleari eskainiko dion omenaldian.

Denis Itxaso: «Raúl Guerra Garridoren obra literarioak eta askatasuna defendatzen erakutsitako konpromisoak merezi zuten aitortza hau».

Joan den ostiralean, martxoak 1, egin zen Ministro Kontseiluak erabaki zuen Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia ematea Raúl Guerra Garrido idazleari. Hezkuntzaren, zientziaren, kulturaren, irakaskuntzaren edo ikerketaren garapenari aparteko ekarpena egin dioten pertsona fisiko do juridikoen lana saritzen du gurutze honek.

Hezkuntzako ministro Isabel Celáak emango dio gurutzea, datorren martxoaren 27an egingo den ekitaldian. Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatu du, Raúl Guerra Garridoren omenez, Cacereño eleberriaren 50. urteurrena ospatu eta idazlearen bizitzari eta ibilbide artistikoari dagokion aitortza egiteko.

Raúl Guerra Garridorengan bat egiten dute, alde batetik, literatura-merezimenduak (Letren Sari Nazionala eta Nadal Saria), eta bestetik, ETAren indarkeria terroristaren urterik beltzenetan izan zuen jarrerak, askatasunaren nahiz giza eskubideen defentsan konprometitutako intelektualarenak, alegia.  Omenaldian laudatioa Fernando Aramburu idazleak egingo du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak nahi luke omenezko ekitaldi hertsitik harago joatea Raúl Guerra Garridoren figurari eta obrari egingo zaion aitorpena, eta baliagarria izatea hedadura handiago bat emateko beraren literatura-obrari eta beraren konpromiso etikoa sostengatu duten ideiei. Helburu horrekin, lagundu egingo zaio Cacereñoren edizio kritikoari, euskarara itzuliz. Edizio kritikoaz gain, Kultura Departamentua argitalpen berezi bat prestatzen ari da omenaldirako, Ramon Etxezarreta idazleak koordinatzen duena, non parte hartu duten intelektual eta idazle entzutetsuek, hala nola Anjel Lertxundi, Lourdes Oñederra, Santiago Aizarna, Edurne Portela, Ramon Saizarbitoria, Luisa Echenique, Arantxa Urretabizkaia, eta Jon Juaristi.

Amaitzen ari da, halaber, dokumental baten errealizazioa, Euskal Telebistarekin lankidetzan, non nobelako jokaleku nagusiak errepasatuko diren eta pertsona ospetsu batzuek idazlearen ibilbide literario, intelektual eta bitalaren lekukotza emango duten. 

 

 

 

  

1455