Garuneko gaitza ezagutaraztea aldarrikatu du Peña diputatuak ATECE-Gipuzkoa elkartearen aurkezpenean

Igandean lasterketa solidarioa egingo dute Donostian gaitza dutenei laguntzeko
ATECE- Gipuzkoa garuneko lesioa duten pertsonen elkartearen aurkezpenean, Maite Peña gizarte politikako diputatuak horrelako errealitateak ikustaraztearen garrantzia azpimarratu du: “ Arrazoi bata edo besteagatik, garuneko gaitza suertatzen denean, etxean inork ez du jakiten aurre nola egin behar zaion. Gaixoari berari eta familia osoari eragiten dio eta hori ahalik eta ondoen kudeatzeko behar beharrezkoa da gai hauen inguruko informazioa zabaltzea, gaitza sozializatzea eta gizartean egoera hauen kontzientzia hedatzea”.
Gizarte politikako departamentuak, lan horretan eta laguntza psikologikoan babesten du ATECE. “ Garuneko gaitza bat batekoa izaten da gehienetan, eta prebentzioa eginda ere, ez dago gaitza uxatzeko modu eraginkorrik”, azaldu du diputatuak eta “ are larriagoa dena, ez dauka sendabiderik; badaude tratamenduak ondorioak arintzen laguntzeko baina sendabiderik ez dago”, azpimarratu du. “Gehien 40 eta 60 urte bitarteko gizonei eragiten die gaitzak baina egia da, edonori gerta dakiokela” argitu du Peñak eta horregatik berretsi du gaitzaren inguruko informazioa zabaltzearen garrantzia.
Azken datuen arabera, Euskadin 20.000 pertsonek dute garuneko lesioa. Garuna oxigenorik gabe geratzearen ondorio da eta hori eragin dezaketen arrazoi ezberdinak daude: buruko minbizia, istripuren bat edo ictus edo antzekoren bat, besteak beste. Garuneko lesioa dutenena oso kolektibo anitza da; gaitzaren arabera, lesio handiagoa edo arinagoa izaten dute pazienteek eta ezberdintasun handiak izaten dira batzuen eta besteen artean; badaude bizitza autonomoa egiteko gai direnak, baina baita ia erabateko mendekotasuna duten beste batzuk ere. “Eta euren arteko ezberdintasun horrek zailago egiten ditu terapiak eta tratamenduak, norberaren neurrira egokitu behar izaten direlako askotan”, azaldu du Gizarte Politikako arduradunak.
IGANDEAN, LASTERKETA SOLIDARIOA
Gaitza ezagutzera emateko eta kaltetuentzat laguntza jasotzeko, lasterketa solidarioa antolatu dute igande honetan Donostian. 5 kilometroko martxan, gehienez ere 150 partehartzaile onartuko dituzte eta parte hartzeko asmoa duenak, aurrez eman behar du izena www.kirolprobak.com/atecelasterketasolidarioa webgunean. 10etan egingo dute lasterketa; txikienentzat ere lasterketak antolatu dituzte Anoetako estadio txikian 11.30etatik aurrera eta 12.30etan itzuli solidarioak egingo dituzte gaitza duten pertsonen egoera ezagutzera emateko. Elkartetik lasterketan parte hartzeko deia luzatu dute, gaitza ezagutzera emateko modurik onena horixe dela diote.
ATECE-GIPUZKOA ELKARTEA
Elkartearen aurkezpenean, Maite Peña diputatuarekin batera izan dira baita Jose Manuel Amador, elkarteko presidentea eta Begoña Olaiz, elkarteko kidea ere. Elkartearen nondik norakoak azaldu dituzte: 420 bazkide ditu elkarteak, horietatik 203 kaltetu zuzenak. Garuneko gaitza zuten pertsonak elkartu eta eurei eta euren familiei babesa emateko asmoz sortu zen elkartea eta egun errehabilitaziora, aisialdira edo terapiara zuzendutako ekitaldi ezberdinak antolatzen dituzte.

1419